Hilabetekako artxiboa: apirila 2015

Bi mila esku-orri baino gehiago banatu ziren atzo Gasteizen

Atzo, San Prudentzio Eguna, Armentian izan ginen. Bi pankarta jarri genituen zuhaitzetan. Liburuak eta CDak saldu genituen eta bi mila esku-orri baino gehiago banatu erromeriara zihoazen oinezkoen artean. Behean irakur daiteke testua. Jende asko hurbildu zitzaigun agurtzera eta informazioa jasotzera. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Enkartelada San Prudentzio Egunez Armentia ondoan

Datorren asteartean San Prudentzio Eguna da, Arabako patroia. Armentian erromeria egiten da, eta hori dela eta enkartelada egingo dugu Eguna eta ordua: asteartea 28, 11:00 – 14:00 Lekua: Mendizorrotza eta Armentia bitartean, Santuaren estatuatik hurbil.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Henrike Knörr eta Iruña-Veleia”, Maritxu Goikoetxearen gutuna Alea-n

Gasteizen euskeraz argitaratzen den Alea aldizkari berrian (apirilak 17, 12. zk.), Maritxu Goikoetxearen gutuna dator, Ricardo Gómezen adierazpen batzuk hizpide hartuta. “Henrike Knörr Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak zirela pentsatu zuen hasieratik eta Iritzi horrekin hil zen. Bere bizitzako azken hilabeetetan presio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Miguel Thomson Iruña-Veleiaz mintzatuko da maiatzaren 9an egingo den Euskeraren Jatorriaren X. Biltzarrean

Maiatzaren 9an egingo da Zestoan Euskeraren Jatorriaren X. Biltzarra. Euskoeuropeismoa / Indoeuropeismoa du goiburu. Egitaraua eta izen ematea. Hainbat hitzaldi izango da egunean zehar eta horietako azkena Miguel Thomson ikerle finarena: La ciencia y la controversia sobre la autenticidad de … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Iruña-Veleiaz hitzaldia Arrasaten datorren asteazkenean

Zuztarrak Errotuz Taldeak antolatuta, urteroko historiari buruzko zikloaren barruan emango da hitzaldia. Hitzaldia: Iruña-Veleia; zer gertatzen da? Hizlaria: Juan Martin Elexpuru Eguna eta ordua: apirilak 22, astezkena, 19:00 Lekua: Kulturate Kulturetxea, Arrasate

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Joxean Agirreren artikulua hedabideen isiltasunaz

Joxean Agirre egungo euskal nobelagilerik onenetarikoa da. Zer pentsatua ematen duen artikulua idatzi du Iruña-Veleiako auziaren inguruko isiltasun harrigarria hizpide hartuta. Larunbateko Garan argitaratu zen. “Dennis Mercuryren “Iruzurraren maisuak” liburua apaletik hartu (ez da beharbada libururik onena, baina gaiaz dudan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Dokumentalaren italierazko eta ingelesezko bertsioak sarean

2013an grabatu eta Youtube-ra igo genuen Iruña-Veleia, Benetakoak ala Faltsuak? / ¿Verdaderos o Falsos? gure dokumentalaren euskerazko eta gaztelerazko bertsioa. Orain italierazkoa eta ingelesezkoa argitaratu ditugu, azpitituluez baliatuz. Oso urrats garrantzitsua iruditzen zaigu gaia nazioarteratzeko, kanpoko laguntza beharko baita auzi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Antelo Txostena”, IPCEren idatzi misteriotsua aztertzen dihardute Ama Atan

Ama Ata. Gaia jarraitu duenak jakingo du Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) delakoak (Espainiako Kultura Ministerioaren erakundea) azterketa analitikoak egin zituela   epailearen eskariz, eta J. V. Navarro Gascón-ek sinatzen duen txostena iruzur hutsa dela. 2014ko martxoan erakunde beraren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1