Hilabetekako artxiboa: martxoa 2015

SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren Jatorriaren agiria, EHBilduk Lorena Lopez de Lacalle Arabako Foru Hauteskundeen zerrendan bigarren lekuan ipini duela eta

Duela gutxi jakin dugu EHBilduk Lorena Lopez de Lacalle EAkidea bigarren lekuan jarri duela Foru Hauteskundeetako Arabako zerrendan. Azkenaldian bilera ugari izan dugu koalizioko alderdiekin egoera hau saihestu nahirik, baina ikusten dugunez ahaleginak ez du fruiturik eman. Ezin dugu ezkutatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Argizaiolak izekirik dirau, haize kontra bada ere”, Bittor Kapanagaz Argian

Joan den asteko Argiak Bittor Kapanagari buruzko erreportaje eder bat dakar Mikel Asurmendi kazetariak egina. Argizaiolak izekirik dirau, haize kontra bada ere, du izenburua. Bittor Kapanaga, Otxandioko Aztia dokumentala hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Edward Harrisek hitzaldia eman du Madrilen, eta gauza interesgarriak esan Iruña-Veleiaz

Hitzaldiaren bideoa      Galde-erantzunak Euskeraren Jatorriaren blogean irakurtzen dugunez, Edward Harrisek, Harris matrix metodoaren asmatzaileak, hitzaldia eman zuen Madrilen, Museo Nacional de Arqueología-ko aretoan, martxoaren 17an. Notizia kopiatzen dugu aipaturiko blogetik: “Edward Harris ezaguna da Iruña-Veleiako grafitoen aldeko txosten bat egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“J grafikoaz” Van den Driessche-k Alicia Cantori erantzun

Réplica a Alicia Canto sobre la ‘J gráfica’ y ‘paleografía versus epigrafía’ du izenburua Koenraad Van den Driessche-k Alicia Canto Complutenseko irakasleari Ama Ata-n emandako erantzunak. Madrildarrak faltsutasunaren seinaletzat hartzen zituen grafitoetan agertzen diren “i longa” delakoak, J baten antza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ostraketako puntuazioari buruzko sarrera Miguel Thomson-en eskutik

Zenbait Batzordekidek grafitoetan agertzen diren “komak” ezinezkotzat jo zituzten, eta beraz faltsutasunaren frogatzat. Iritzi honen aurkako sarrera bat bazuen jada Thomson-ek publikatua. Berriki, gehigarri bat argitaratu du Ama Atan “La puntuación en latín de época romana” izenburuaz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Analitiken txostenak ostraka.mundua blogean

ostraka.mundua.com blogean orain arte egindako analitiken laburpen zehatza dator. Argitaratu diren txosten guztiak eskura daitezke. Arlo horretan izandako kaos sinestezinaz jabetzeko sarrera bikaina. Navarro txostenaz eta Erlaitzeko eta Iruña-Veleiako kasuei ematen zaien trataera ezberdinaz ere badihardu blogak. Milesker, Ostraka.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ostegun honetan jai

Datorren ostegunean, martxoak 19, San Jose Eguna dela eta, ez da egingo asteroko elkarretaratzea. Martxoaren 26an izango da hurrengoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Gero eta jende gehiago osteguneroko bilkuretan

Atzo osteguneroko elkarretaratzea egin genuen Gasteizen, Diputazio Plazan. Hogeita hamar bat lagun bildu ginen pankartaren atzean. Gero, afari-bilera txoko batean. Ideia berriak sortu ziren eta egin daitekeen hainbat ekintza jarri zen mahai gainean. Jendea oso pozik eta animatuta. Orriak banatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1