“Eliseo Gil, zurekin gaude” aldarria Gasteizen

Jende multzo polita bildu zen Gasteizen Eliseo Gil, zurekin gaude, 6 urteko bidegabekeria / 6 años de injusticia pankartaren atzean.

Kezkagarria da hedabideek ekitaldiari eman dioten trataera. Efe agentziako kazetaria eta argazkilaria han ziren, eta Correo, Diario Vasco, Cadena Ser eta beste hedabide batzuetan ondo islatu da gertaera. Ustez hurbilagokoak ditugunetan, berriz, penagarri. Garak argazki txiki baten azpian lau lerro, Berrian ez dugu ezer aurkitu, Diario de Noticias de Alavan ere ez.  ETBk, berriz, kamara bat bidali zuen, eta bi korte ere grabatu zituen, bata euskaraz eta bestea erdaraz. Baina ez zuen ezer eman informatiboetan. Gauza bera egin zuen joan den otsailean analitiken gaiarekin eman genuen prentsaurrekoarekin. Zertan ari da ETB?

IMG_0861

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat “Eliseo Gil, zurekin gaude” aldarria Gasteizen bidalketan

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Eliseo Gilen aldeko kontzentrazioa hedabideetan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude