Hamalau hilabete igaro arren, berririk ez laborategitik eta epaitegitik

2012ko azaroaren 23an eraman zituzten 39 ostraka Gasteiztik Madrileko Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeko laborategira. Ez zuten hezurrean eta adreiluan egindakorik hartu, eta gainera, aspalditxo iragarri genuenez, susmo handiak daude piezak garbituta eta kontaminatuta eraman zituztela.

Sei hilabeteko epea zuten. Beste sei hilabeteko luzapena eskatu zuten gero. Epeak agortu dira, 14 hilabete igaro dira eta berririk ez. Zer gertatzen da?

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Hamalau hilabete igaro arren, berririk ez laborategitik eta epaitegitik bidalketan

  1. egilea: Antton Erkizia

    Kaixo, Elexpuru:

    Zuk galdetzen duzu, askok galdetzen duguna: “”14 hilabete igaro dira eta berririk ez. Zer gertatzen da?””
    Sinisten ere bada lana.

    Eta gainera, gainera, nire idurikoz, beste galderok ere egiteko ordua bada:
    –Ze egin dezakegu egoera honen aurrean?
    –Onartu sumisuki? Onartzen jarraitu, bi eskuak galtza poltsetan sartuta?
    –Herritarrekiko errespetu falta (edo adar jotze) ikaragarria da Administrazioaren aldetik (berdintsu zait epaitegiak, edo Madrileko institutua, edo dena delakoa, baina Administrazioa.). Behin bat gehiagoz, herritarrok Administrazioaren agindutara? Bere zabarkeriaren mende edo bera haserratzea beldur?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude