Hilabetekako artxiboa: abendua 2013

Inuzente Egunez, Gyps-Satorrotasen inuzentekeria historikoa gogoan

Hirugarren aldiz dakargu gaia mahaira. Eta, ondo bada, urtero ekartzen ahaleginduko gara, egileak barkazioa eskatu edo azalpenak eman arte. 2007ko Inuzente Eguna zen. Handik egun batzuetara osatuko zen “Batzorde Zientiko Laguntzailea”. Celtiberia.net gunean Gyps-Satorrotasen luma zorrotzak ondu zuen harribitxi literario … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Jaiotzaren irudiak grafitoetan

Gabonetan gaude eta, Ostraka Mundua blogeko Jesus Jaiotza, 1700 urte Iruña-Veleian sarreran, grafitoetan agertzen diren Jaiotzako irudiak ikus daitezke. 13376 piezan Jesusen bizitza dator marrazki xumeen bidez egina, eta tartean jaiotza.  13356an beste jaiotza bat, eta 13350ean agian beste bat.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Hiriaren planoa grafito batean? Idoya Filloyren sarrera ikusgarria Ama Atan

Idoia Filloyk sarrera ikusgarri bat idatzi du Ama Ata blogean, ¿Un plano de la Ciudad de Veleia? !Bienvenidas las ideas! izenburuarekin. Hiriaren plano naif-a dirudien grafitoa sakon aztertu ondoren, uste du jakin daitekeela non egon zitezkeen bertan aipatutako VELEIA NOVVA … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Laborategira piezak garbituta heldu ote diren susmoa

Gaiari buruzko informazioa eta eztabaida ama ata blogean Gaia jarraitu duenak badu honen berri. Gutariko inork ezin izan ditu piezak fisikoki ikusi azken bost urtean, ezta Eliseo Gilek edo Idoia Filloyk ere. Eta epe honetako argazkirik ere ez. Hori bai, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Analitiken Kronologia

2009-iraila. Lurmen-ek piezen analitikak egiteko eskatzen dio ofizialki Epaitegiari. 2010-apirila. Epaileak ontzat ematen du Lurmenen eskaria. Bi parteei, Lurmeni eta Arabako Foru Aldundiari, analizatu nahi dituzten piezen zerrenda eskatzen die. Parte bakoitzak 50 bat grafito seinalatzen ditu. 2010-ekaina. 2009an Lurmenek, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

“Non daude Iruña-Veleiako analitikak?”, Hasier Etxeberriaren sarrera Zuzeun

Hasier Etxeberria analitiken auziaz galdezka ari da Zuzeun. Sarrerak eztabaida piztu du eta dagoeneko hainbat komentario interesgarri  irakur daiteke. Eskatzea libre da, eta gure blog honen irakurleei eskatuko nieke Zuzeuko eztabaidan parte hartzeko. Hori bai, inondik ahal bada, norberaren izen-abizenez.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 erantzun

Juanjo Sanchez Arreseigor historialariaren perla distiratsuak “Mas que palabras” irratsaioan

Almudena Cachok gidatzen duen “Más que palabras” saioan (audioaren 4. blokean) Juanjo Sanchez Arreseigor historialariak hitz egin zuen joan den igandean. Asteroko kolaboratzailea da. Iruna-Veleiaz mintzatu zen (“IruNa” ahoskatzen du beti, berak jakingo du zergatik). Txundituta utzi gintuen bere jakinduriarekin. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 erantzun

Miguel Thomson-en artikulua laburdurez Ama Atan

Amaata.com blogean artikulu luze eta ondo dokumentatu bat agertu da batzordearen arabera  “ezinezkoak” diren zenbait laburduraz. “Algunas abreviaturas de Iruña-Veleia: FILI(VS), CORNE(LIVS/LIA), R?(?) I(?) P(?)” du izenburua. Thomson-ek badu txosten bikain bat idatzia latinaz eta abar, hemen (17. txostena)

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Faltan sumatzen ditut faltsutasunaren aldekoen konferentziak”, dio Jaime Albillosek bere gutunean

Jaime Albillos Arnaizek sinatuta, gutuna argitaratu da Berrian , Garan eta Diario Vascon. Honela amaitzen du: “Faltan sumatzen ditut faltsutasunaren aldekoen konferentziak, eta, behar izanez gero, baita debateak ere, Iruña-Veleia guztion ondare kulturala delako eta informatuak egoteko eskubidea daukagulako.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun