Hilabetekako artxiboa: uztaila 2013

Indusketak gelditzeko eskatzen duen gutuna SOS Iruña-Veleiako Maritxu Goikoetxea eta Xabi Otsoa de Aldaren eskutik

Atzoko Berrian SOS Iruña-Veleiako lehendakari eta lehendakariorde diren Maritxu Goikoetxea eta Xabi Otsoa de Aldaren gutuna agertu zen, indusketak bertan behera uzteko eskatuz. Urtero egiten den eskari logikoa, bestalde, Arabako Foru Aldundiak eta EHUk entzungor egiten duena. Dena dela, zantzu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Eliseo Gil “arkeologo malditoari” elkarrizketa ‘Historia y Arqueología’ gunean

Benetako Damnatio memoriae egiten ari da euskal prentsa Eliseo Gilekin. Haren elkarrizketarik eta aipamenik nekez aurkituko duzu. Baina hara non elkarrizketagile anonimo baten eskutik Eliseoren adierazpenak irakurtzeko aukera dugun Historia y Arqueología gunean. Merezi du begirada bat ematea!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

STOP txikizioa!, SOS Iruña-Veleiaren kartela eta agiria aurtengo indusketa hasieraren aurrean

IRUÑA-VELEIA: STOP TXIKIZIOA! Duela gutxi, Iciar Lamarain Arabako Foru Aldundiko Kultura Diputatuak eta Julio Nuñez oraingo aztarnategi zuzendariak beste indusketa-kanpaina bat hasiko zela iragarri zuten. Gizarteari gogorarazi nahi diogu, eta bereziki Arabako Foru Aldundiari eta Euskal Herriko Unibertsitateari, Julio Nuñezek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

‘Los niños de Iruña-Veleia’, Mapi Alonsoren artikulua DNAn

Uztailaren 8ko Diario de Noticias de Álava egunkarian Mapi Alonsoren Los Niños de Iruña-Veleia artikulua argitaratu da. Alonso Hezkuntza Zientzietan doktorea da eta, besteak beste, “Una objeción a la reconstrucción de protovasco propuesta por Lakarra” lanaren egilea. Honela hasten da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Bittor Kapanaga hil zeneko II. urteurrenean haren figura eta obra gogoan

Bittor Kapanaga Elorza Otxandion jaio zen 1925ean eta 2011ko uztailaren 14an hil. Gerra osteko sasoi gogorretan alfabetatze kanpainak antolatzen, kooperatibak sortzen, politikagintzan eta herrigintzako beste hainbat arlotan jarduna. Unibertsitatera joateko aukerarik izan ez arren, jakinduria handiko gizona zen. Abeslari, idazle, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

VELEIANE bihurtu ote da VELEIANORUM?

Merezi du Radio Euskadik Nuñezi egiten dion elkarrizketa osorik eta adi entzutea. Topikoz, asmatutako gauzez  eta zentzugabekeriaz ondo hornituta dator. Gizon honen jarreraz eta mailaz jabetzeko ez da txarra. Esate baterako, ikus zer dion programako 3:15:30 momentuan: “Yo  siempre comento … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun