Julio Nuñezek eta Radio Euskadik ohi bezala iragarri dute aurtengo indusketa-kanpaina

Radio Euskadiko Boulevard saioan (03:10:00) elkarrizketa egin zion Ander Iribar kazetariak Julio Nuñezi asteazkenean. Horrela iragarri dute laster hasiko den aurtengo indusketa-kanpaina. Zera entzun daiteke hasieran.

JULIO NUÑEZ: Obviamente cuando se inicien las excavaciones comenzarán las visitas guiadas. El año pasado fue un éxito, esperemos que este año siga la misma línea. Ya ves que ha cambiado bastante.

ANDER IRIBAR, Radio Euskadi: Ha cambiado bastante después de años convulsos, cinco años después de cerrarse aquel mediático caso de los falsos hallazgos, de los falsos grafitos.

Gizon honek badirudi ez dakiela egiaren eta gezurraren artean bereizten: “Obviamente cuando se inicien las excavaciones comenzarán las visitas guiadas. El año pasado fue un éxito”. ¿Un éxito? Nik dakidanez, Aldundiak ez du bisitari-kopururik eman. Baina jakina da, esaterako, lehenengo urtean ez zirela 500 lagunera heldu, eta bigarrenean ez zirela mila baino askoz gehiago izan denboraldi osoan. Eta ihaz ere oso jende gutxi ibili zela. Zergatik ez dituzte datuak ematen?

Gogoratu behar da Eliseo Gilen garaian, aztarnategia itxi zen urtean (2008),  35.000 bisita izan zituela Iruña-Veleiak.

Ander Iribar kazetaria ere dotore ibili da. “Cinco años después de cerrarse aquel mediático caso de los falsos hallazgos, de los falsos grafitos”. ¿Cerrarse el caso?, grafitoak laborategian daudenean eta oraindik Eliseoren kontra akusaziorik ez dagoenean? ¿Falsos grafitos? Baina non bizi da kazetari hau? Zer informazio politika eta etika darama Radio Euskadik?

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude