Baskoien eta Barduliarren errolda aipatzen duen hilarria aurkitu dute Parisen

Honezkero jakingo duzuenez, Euskara Jendea izeneko dokumental sorta egiten ari den taldeak  hilarri interesgarria aurkitu du Parisen. Epigrafistek bazuten hilarriaren berri, baina galduta zegoen aspaldi.  Informazio zabala aurki daiteke hedabideetan: ETB, Berria, Gara

Gogoeta kritikoa eta informazio interesgarria Euskararen Jatorriaren blogean.

Sustatun topatu dut epigrafearen transkripzioa eta itzulpena. Gune horretan agertzen den argazkia ere oso garbia da. Lehenagotik zeuden transkripzioekin, eta argazki honi begiratuta, ondorengoa geratu da.

C[aio]·MOCCONIO·C[ai]· F[ilio]·FAB[ia]·VERO
PRAETORI·LEGATO·PR[o]·PR[aetore]
PROVINCIAE·ACHAIAE·TR[ibuno]·PL[ebis]
Q[uaestori]·URBANO·III·VIR[o]· CAPITALI
TRIBUNO·LATICLAVIO·LEG[ionis]
VII·GEMIN[ae]·AT CENSUS·ACCIPIEN
DOS·CIVITATIUM·XXIII
VASCONUM·ET·VARDULORUM
VIXIT·ANIS·XXXVI
EX·TESTAMENTO

 itzulpena (Maite Goñi, Sustatu)

Fabia leinukoa eta Caius-en semea den Caius Mocconius Verus-i
(dedikatzen zaio hilarri hau),
Achaia probintziako Pretor funtziodun pretor legatoa izandakoa
(gobernadore modukoa),
Plebeko tribunoa izandakoa (gobernu zentraleko goi mailako kargu modukoa,
garai hauetan kargua entzutetsua da baina ez botere errealduna),
hiriko questorra izandakoa (Erroma hiriko diruen arduraduna),
triumviro capital izandakoa
(gartzelen eta exekuzioen arduraduna heriotza zigorra dagoenean),
Baskoien eta Barduloen 23 hirien zentsoa egin zuen
Gemina VII.a legioko tribuno latiklaboa izan zen
(senatore mailako Legioaren 2. arduradun)
36 urte bizi izan zituen
bere testamentuan (…horrela idatzita utzi zuelako, hilarri hau jarri egin da).

Aldaketa txiki bat egin diot Maite Goñiren itzulpenari: Arkaia jartzen duen lekuan Achaia ipini dut, errata delakoan.   Interneten irakurtzen dudanez, Achaia Greziako Peloponesoko eskualdea da. Beste ukitutxoren bat ere egin diot.

Mertxe Urteaga arkeologoak aurkezpenean adierazi zuen hilarrian aipatzen diren Barduliarren eta Baskoien 23 hiriak K.o. II. mendean Ptolomeo geografoak zerrendatzen dituenak izan daitezkeela.

10b91d10de07b48a76519a39941e586f_o

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude