Hilabetekako artxiboa: apirila 2013

Rodriguez Colmeneroren iritzia ‘Veleian’ jartzen duen altareaz

Antonio Rodriguez Colmenero ikerlari galiziarrak Veleia ¿madre y diosa? Una nueva posibilidad artikulua argitaratu du Ama Ata blogean. Altarea aurkitu zuen taldeak interpretazio bat eskaini zuen  idatzita agertzen den epigrafeaz. Rodriguez Colmenerok beste bat ematen du, nahiko ezberdina. Niretzat, sinesgarriagoa. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Azterketa-lan interesgarriak Ama Ata blogean

Ama Ata blog sortu berrian azterketa-lan asko eta onak aurki daitezke Iruña-Veleiaz. Hona hemen batzuk, berrienetik zaharrenera: Octavio Augusto (Koenraad van den Driessche) Q.V.R.I.P., o cuándo descansará en paz Veleia (Alicia Satué) Quidam Veleiensium: dos familias y Marcus y sus … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Lakarra aztertuz”, Joseba Lakarraren teoriez eta etimologiez artikulu luzea atalka Euskararen Jatorriaren blogean

Euskararen Jatorria Elkarteko Ikerketa Taldea artikulu luze bat atalka argitaratzen ari da bere blogean, gaztelaniaz, irakasle eta euskaltzain bizkaitarraren aitzin euskarari buruzko teoriez. Hemeretzi atal izango omen dira guztira. Azkeneko urteetan Lakarrak hainbat lan argitaratu ditu, aitzin euskararentzat “erro monosilabikoa” … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘Ehiztari biltzaileen garaitik gizarte ekoizleen garaira’, Atlantiarren Biltzarraren gaia (Ficoba-Irun, maiatzak 17)

Jauzarrea taldeak  bere bigarren jardunaldiak antolatu ditu  Ehiztari biltzaileen garaitik gizarte ekoizleen garaira izenburuarekin. Iazkoan Paleolito aroa jorratu zuten eta aurten  neolitikoa dute ardatz. Irungo Ficoban egingo da, maiatzaren 17an. Sustatuko albistea eta antolatzaileena (Jauzarrea)

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia’, Euskararen Jatorriaren 8. Biltzarreko gaia (maiatzak 25, Lazkao)

Maiatzaren 25ean izango da, Lazkaon, Euskararen Jatorriaren aurtengo Biltzarra. Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia, izenburua.  Hemen egitaraua. Izena ematea 45 euro, bazkaria barne (ikasle eta langabetuak, 30 euro). Azpian,  parte hartuko duten hizlari batzuk.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun