Dokumentala: Orce-ko Gizonaren eta haren aurkitzaile Josep Gibert-en historia tristea. Zeren antza hartzen?

Ama Ata blogean dokumental biziki interesgarri bat jarri dute. Josep Gibert paleoantropologo katalanak buruhezur baten zatia aurkitu zuen 1982an, Orce-ko aztarnategian, Granadako probintzian. Hainbat froga egin eta aditu askorekin kontsultatu ondoren, duela 1.400.000 urtekoa zela ondorioztatu zuen egindako argitalpenean. Hasieran ontzat eman zen aurkikuntza, baina gero aditu “ofizialak” asto batena zela esaten hasi ziren… Iruzurgiletzat jo zuten aurkitzailea… Gai tabua da oraindik ere, nahiz eta argi eta garbi geratu den benetakoa dela. Merezi du dokumentala ikustea. Ea zeren antza hartzen diozun afera honi. Bada beste dokumental bat ere, Kataluniako telebistak egina, Gibert familiari buruz.

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Dokumentala: Orce-ko Gizonaren eta haren aurkitzaile Josep Gibert-en historia tristea. Zeren antza hartzen?-ri

  1. elexpuru egilea: Elexpuru

    Akats informatiko baten erruz erantzunak ez dira sartzen. Laster konpontzea espero dugu. Barkatu beharlekuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude