Hilabetekako artxiboa: martxoa 2013

Lorena Lopez de Lacallek irakurri zuen EH Bilduren agiria Itsasuko Aberri Egunean

Atzo arratsaldean Itsasun (Lapurdi) izan ginen, Aberri Eguna ospatzen baitzen, eta bide batez gogora ekarri nahi zen 1963ko lehen Aberri Egun mitiko hura. Berriako kronika. Hainbat mintzaldi egin zen, eta tartean antolatzaileena. Ezusteko handi bat izan genuen: Hegoaldeko EH Bilduren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 9 erantzun

Dokumentala: Orce-ko Gizonaren eta haren aurkitzaile Josep Gibert-en historia tristea. Zeren antza hartzen?

Ama Ata blogean dokumental biziki interesgarri bat jarri dute. Josep Gibert paleoantropologo katalanak buruhezur baten zatia aurkitu zuen 1982an, Orce-ko aztarnategian, Granadako probintzian. Hainbat froga egin eta aditu askorekin kontsultatu ondoren, duela 1.400.000 urtekoa zela ondorioztatu zuen egindako argitalpenean. Hasieran … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

‘Nuñezen aldarea grafitoak benetakoak izateko beste froga bat’, Euskeraren Jatorriaren prentsa-oharra

Euskeraren Jatorriak prentsa ohar luze eta landu bat argitaratu du bere webgunean, aztarnategian berriki aurkitu duten hilarriko idazkuna hizpide hartuta.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Nuñezen langintzaren irudi berriagoak

Lehenengo egunetako irudiak eta bideoa jarri genituen aurreko batean. Orain, berriago batzuk dakartzagu, 2011 eta 2012koak. Ikusgarria da zakartegia (hondeamakinaz aztarnategitik ataratakoak kamioietan garraiatutakoa) , ikusgarria den bezala harrotu duen eremu zabala, plastikozko estaldura xelebreak gorabehera abiadan hondatzen ari dena. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Laborategiko analisien zain

Joan den azaroan edo abenduan (ez dakigu ziur) eraman zuten grafito multzo bat analizatzera. Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeari enkargatu zion Gasteizko epaileak eginkizuna, sei hilabeteko epean burutu beharrekoa. Beraz, uda baino lehenago jakin beharko lirateke emaitzak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

‘Veleia, ezintasunak eta hondeamakinak’ Berrian

Atzoko Berrian agertu zen artikulua. Bestalde, Ama Ata blogean “Orce-ko Gizona“, Europako lehen giza arrastoa, jorratzen da. Aurkikuntza faltsutzat jo eta Josep Gibert arkeologo katalana barregarri ipini eta satanizatu egin zuten. Gaur ez dago zalantzarik: Orceko Gizona benetakoa da. I-Vko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Nuñezen langintzaren lehen egunetako irudiak

2010eko uztailaren 15ean ekin zion Julio Nuñez zuzendari berriak bere langintzari, indusketa metodo iraultzailea erabiliz: hondeamakina handia.  Hona hemen egun haietan hartutako argazki batzuk eta uztailaren 20an grabaturiko bideoa. (Argazkilariari eskua jasotzen diona Nuñez da).

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Nefertiti, Eneida eta komak Ama Atan

Ama Ata blogean oso azterketa interesgarriak ikus daitezke zenbait gai polemikori buruz. Nefertiti, komak eta Eneida dira jorratu dituzten hiru gai.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

‘Veleia, ezintasunak, hondeamakinak eta urteurrenak’ artikulua NAIZen

NAIZ agerkari digitalean, Veleia, ezintasunak, hondeamakinak eta urteurrenak izeneko artikulua argitaratu didate. Horrela dio: Juan Martin Elexpuru Veleia, ezintasunak, hondeamakinak eta urteurrenak Ez da harritzekoa jendeak sekulako nahastea izatea auzi honetaz, izenarekin berarekin hasita. Zein erabili behar da, Arabako Iruña, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Bada beste Veleia bat Ligurian

Bada beste Veleia bat Ligurian, Italiako iparraldean. Egungo banaketa administratiboan ez da Liguriakoa, Emilia-Romagna eskualdekoa baizik, Piacenzako probintzian. Lugagnano Val d’Arda udalerrian dago, 460 m-ko alturan, paraje menditsuan. Ligureen herri inportantea izan zen,Veleiates (latinez) tribuaren burua. Erromatarrek Liguria konkistatu eta gero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun