Hilabetekako artxiboa: otsaila 2013

Hiru aldiz VELEIA NOV(V)A, lau VELEIA GORI

Hemen Idoia Filloyren post interesgarria toponimoaz. Aurreko sarrera batean esaten genuen deigarria dela sei edo zazpi aldiz hiriaren izena VELEIAN forman, inesiboan, agertzea, aurkitu berri duten aldarean bezalaxe, nahiz eta EHUko adituek VELEIANORUM interpretatu duten; oso interpretazio diskutigarria. Plinio Zaharra … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun

Ama Ata blog berria jaio da

Orain dela egun batzuk jaio zen Ama Ata bloga. Goiburuan ikus daitekeenez, Historia, Hizkuntzalaritza, Genetika, Arkeologia, Iruña-Veleia… daude jorragai dituen arloen artean. Lehenengo postetan, Iruña-Veleiako gaia gailendu da. VELEIA jartzen duen aldarea, Deidre, Eneas… ukitu dira. Hizkuntzalaritzan, Luis Silgoren BILOS … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Azken Jatorriberri argitaratu da

Jatorriberri berripapera argitaratu du Euskeraren Jatorriak. Azken hilabeteetan Iruña-Veleia gaian gertaturikoak jorratzen dira batetik: Nazioarteko Biltzarra, ETB1eko dokumentala eta eztabaida, VELEIA hitza duen aldarea, etab. Eta euskarari buruzko beste hainbat gai, bestetik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Hamabi aldiz agertzen da grafitoetan VELEIA hitza

Gaurko Berriak, Jon Rejadoren eskutik, orrialde osoa ematen dio gaiari. EHUko irakasleen arabera, hau litzateke transkripzioa eta interpretazioa: (E)UCA(R) / (P)VS.R.P / VELEIAN / SER / MATRI / DEAE / DEDI(C)AVIT.  «Eucar/pus rei publicae Veleianorum/ae seruus Matri Deae dedicauit»  (Eucarpusek, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

LURMENen agiria araren aurkikuntzaren aurrean

“La Diputación Foral de Álava, acaba de hacer pública mediante rueda de prensa, la localización de un interesantísimo documento epigráfico sobre piedra, un ara, en cuyo texto figura claramente la palabra VELEIA que, con bastante certeza, sería el nombre de … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

VELEIA ipintzen duen altarea aurkitu dute aztarnategian

Prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Gasteizko Bibaten. Bertan ziren Julio Nuñez, Joaquin Gorrochategui eta Pilar Ciprés, hirurak EHUko irakasleak. Esan dute lehenengo aldiz dokumentatu dela VELEIA izena “in situ”, eta dagoeneko ez dagoela dudarik Iruña Veleia dela. Transkripzioa ere eskaini … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun

Astorgako buztinezko taulak benetakoak direla frogatu dute termoluminiszentzia frogek

Duela pare bat aste argitaratu zuen TAk.  Wikipedian ikus dezakegu taula hauen edukia eta historia bitxia. Inork ez daki ziur noiz eta non agertu ziren. Astorgakoak esaten zaie lau ibilbide azaltzen direlako idazkunetan (bakoitzean bat) eta horietako hiru Asturicatik abiatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Joseba Lakarraren berreraiketa proposamenari kritika Maria Pilar Alonsoren eskutik

Una objección a la reconstrucción del protovasco propuesta por Lakarra du titulua Maria Pilar Alonso Fourcade Hezkuntza Zientzietan Doktoreak academia.edu liburutegi digitalean argitaratu duen artikuluak. Lakarrak aitzin euskararako proposatzen duen eredu monosilabikoak harritzen du Alonso. Sarreran bertan diosku: “Hay un … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun