Hilabetekako artxiboa: azaroa 2012

Edward Cecil Harrisen iritzia Julio Nuñezen lanei buruz Euskeraren Jatorriaren blogean

Euskeraren Jatorriaren blogean bisita gidatuak sortutako zipriztinez hainbat argitasun ematen da. Julio Nuñezek oso adierazpen xelebreak  egin zituen hurrengo egunean Radio Euskadin. Gauzak bere lekuan jartzera dator Harris.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Hitzaldia Izarran (Urkabustaiz, Araba) azaroaren 30ean

Hitzaldia: Zer gertatzen da Iruña-Veleian? Hizlaria: Juan Martin Elexpuru Eguna: azaroak 30, ostirala, 19:30 Tokia: Izarrako Kulturetxea Antolatzailea: Urkabustaizko Udala

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Nuñezek gidatutako bisita historikoaren historia bitxia

Azaroaren 23an Biltzarrera etorritako hizlari eta entzule multzo batek Iruña-Veleia bisitatu zuen Julio Nuñezen gidaritzapean. DN egunkariak bisitaren berri eman zuen hurrengo egunean. Roz Frank-ek bisitari batek bidalitako kronika argitaratu du TA atarian. Comentario por Roslyn M. Frank Hace 1 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

I. Nazioarteko Biltzarra arrakastatsua izan zen

Joan den larunbatean Gasteizen egin zen biltzarra oso ondo joan zen, giro ezin hobean. Ia ehun lagunek hartu zuten parte. Zorionak antolatzaileei! Hemen antolatzaileen kronikatxoa. Nabarmentzekoak, Antonio Rodriguez Colmeneroren ponentzia (Berria), Eduard Harris arkeologoarena (Berria), edo eta Joaquim Baxarias paleopatologoarena. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 4 erantzun

‘Iruña-Veleiako Misterioa’ dokumentala eta eztabaida-saioa ETB1ean abenduaren 5ean

Aleluia!!! ETB1, Hasier Etxeberria kazetariaren eskutik, hedabide gehienen isiltasuna apurtzera dator dokumental eta eztabaida-saio batekin. Informazioa eta aurrerapen-bideoa Zuzeu-n. Horrela aurkezten da berria EITBren orrian: “ETB1ek gau tematiko bat eskainiko dio Abenduaren 5ean gaiari. ‘Iruña-Veleiako misterioa’ dokumentala estreinatuko da eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Roslyn Frank-i elkarrizketa luze eta interesgarria aste honetako Argian

Miel Anjel Elustondo kazetariak Iowako Unibertsitateko irakasle Roslyn M. Frank-i egindako elkarrizketa txit interesgarria argitaratu da aste honetako Argian. Euskararen berezitasunez, hizkuntzalaritza kognitiboaz, beraren euskalduntze prozesuaz eta beste hainbat gaiz mintzatzen zaigu estatubatuar euskalduna. Roz ezaguna da Iruña-Veleiako auzia jarraitzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Egun beltzaren laugarren urtea bete dela eta, informazio zabala Ostraka Mundua blogean

2008ko azaroaren 19an bota zuen  Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategitik Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk zuzentzen zuten LURMEN enpresa, iruzurra egin zuela leporatuta. Ostraka.mundua.com blogak egun hura eta hurrengoak gogoratu ditu bere blogeko kronika zabalean, hemen eta hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

SOS Iruña-Veleiak azken berriak bidali ditu bere helbide zerrendetara

Berri intesgarri eta itxaropentsuak dira azkenaldikoak, eta haien jakitun egin ditu Sos Iruña-Veleiak bere helbide-zerrendetako kideak. 1.- IRUÑA-VELEIA: I. Nazioarteko Biltzarra./ I. Conferencia Internacional./ First International Conference Programa eta izen-emateak: euskaraz / castellano / english Eguna: Azaroak 24/ Noviembre 24/ … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Guardia Zibilak 2011n egin zion uko analitikak egiteari

Nahasmena sortu du azaroaren hasieran Berrian eta Diario Vascon agertu zen notiziak: Guardia Zibilak uko egin diola analitikak egiteari. Baina notizia hori 2011ko ekainekoa da. Jakin ahal izan dugunez, Euskeraren Jatorrikoak artxiboz nahastu ziren bidalketa egiterakoan; beren Kongresua iragartzen zuena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Grafitoak Madrileko laborategi batean daude

Jakin dugunez, aukeratutako grafito multzo bat Madrileko Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundearen eskutan dago irailaren bukaeratik, epailearen aginduari jarraituz.  Pentsatzekoa da dagoeneko jardungo dutela analisiak egiten, baina ez dago inolako berririk. Noizko egingo dituzten ere ez daki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun