Hilabetekako artxiboa: urria 2012

Azaroaren 24an egingo den Nazioarteko Biltzarraz informazio zabala DNAn

Arabako Diario de Noticias egunkariak informazio zabala dakar Euskeraren Jatorriak azaroaren 24erako antolatu duen Biltzarraz.Bestalde, Zuzeu blogean eztabaidak bizi jarraitzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

ETB1-ek dokumentala eta mahaingurua Iruña-Veleiaz abenduaren 5ean

Hasier Etxeberriak zuzendutako dokumentala eta mahaingurua izango dira. Horrela eman du honen berri Hasierrek berak Zuzeu-n “Euskal Telebista ere Iruña-Veleiako aurkikuntza ezohikoen inguruko eztabaida gaua prestatzen ari da, Abenduaren 5erako. ETBk eginiko dokumental bat eta lau aditu izanen dira bertan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Eliseo Gilen lau urteko guruzbidea

Laster lau urte beteko dira 2008ko azaroaren 19 beltz hartatik, eta hiru Lorena Lz de Lacalle orduko foru diputatuak, grafologoak erabiliz, faltsifikatzailea Eliseo Gil zela sinestarazi nahi izan zigunetik. Correo eta Berria egunkarietara filtratu zuen Magdalena Ezcurra Gondra grafologoaren txostena, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Iturissa hiria aurkitu dute Aurizperritik hurbil

Betidanik uste izan da Iturissa hiria Aurizperritik hurbil egon behar zuela, Orreagatik ez oso urrun. Klaudio Ptolomeok (II. mendea), Antonino-ren Itinerarium-ak (III. mendea) eta Ravenako Anonimoak (VII.a) aipatzen dute, guk dakigula. Asturica-Burdigala galtzadan zegoen, Iruña-Veleia eta Iruña Ponpaelo igaro eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 erantzun

Iruña-Veleiari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra azaroaren 24an, Euskeraren Jatorriak antolatuta.

Euskeraren Jatorria taldeak Iruña-Veleiari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra antolatu du. Gasteizen egingo da azaroaren 24an, larunbatez. Edward Harris, Joaquim Baxarias, Antonio Rodriguez Colmenero, Luis Silgo eta beste aditu batzuek hartuko dute parte. Hemen aurki daiteke programa osoa eta izena emateko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Julio Nuñezek mundu guztia txundituta utzi du bere aurkikuntza harrigarriekin, duela urtebete iragarritakoak izan arren

Atzo ETBko albistegietan Julio Nuñezi egindako erreportajetxoa eman zuten (hemen, 29:40-31:35). Ahaztu ez dakigun, Nuñezek hiria Astorga-Burdeos galtzadan kokatua zegoela gogoratu zigun berriz ere. Pasoko lekua zela. Gero, azoka bat eta tenplu bat aurkitu duela  esan zuen “in situ”, lurrean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun