Hilabetekako artxiboa: uztaila 2012

Julio Nuñezek dio grafitoak ezin direla datatu laborategietan

Uztailaren 30eko DNAk elkarrizketa egin zion Julio Nuñezi, aztarnategiko zuzendariari. Orri berean, erreportaia ere bai, elkarrizketako hainbat gauza errepikatzen dituena. Zentzugabekeriak eta gezurrak bata bestearen gainean. Ezin omen dira grafitoak inolaz ere datatu. Azken aldian analisien bidez erabakita geratu diren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Jean-Baptiste Orpustan ikerlariaren obra sarean

Jean-Baptiste Orpustan (Ortzaize, Nafarroa Beherea 1934) hizkuntzalaria eta ohorezko euskaltzaina da. Obra zabalaren egilea, toponimiaz eta euskararen historiaz, besteak beste, asko idatzitakoa. Webgunea ireki da berriki, eta bertan ditugu eskura haren hainbat lan. Iruña-Veleiaz ere badu artikulu interesgarri bat (Ik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Bittor Kapanagaren lanak blog batean

Urtebete pasatxo da Bittor Kapanaga joan zitzaigula. Zenbait adiskidek bloga sortu dute otxandiarraren figura eta lanak ezagutarazteko. Asko idatzi zuen bere denboran, baina  obra gehiena argitaratu gabe geratu zen. Bloga baliatuko dute haren obra osoa poliki-poliki argitaratzeko. Paperean ere argitaratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Argia astekariari kritika zorrotza Euskeraren Jatorriak

Euskeraren Jatorria taldeak bere blogean  kritika zorrotza egin dio Argia astekariari Iruña-Veleiaz daraman informazio-ildoagatik. Informazioa ezkutatzeaz gain, gaia txantxarako erabiltzen duela leporatzen dio, bideo honetan bezala.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Hemerotekari begira: Antonio Rivera eta Jon Juaristiren berehalako erreakzioak aurkikuntzen aurrean

Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura Zuzendaria da, ezaguna da euskarari eta euskaltasunari dion maitasun berezia. I-V-ko aurkikuntzak 2006ko ekainaren 15ean aurkeztu ziren prentsaurrekoan. Hurrengo egunean (hori erreakzio gaitasuna!), “El preceptor egipcio” izeneko artikulua argitaratu zuen Correo-n. Lehenengo parrafotik ereiten ditu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Milioi bat eta erdi euro kostatu zaigu gutxienez dagoeneko Iruña-Veleiako “aro berria”

1.500.000 euro gastatu dira gutxienez Iruña-Veleiaren “aro berrian”, Nuñezen aroan. Milioi bat inguru Arabako Foru Aldunditik atera dira eta gainetiko milioi erdia Jaurlaritzatik. Hona hemen xehetuta: Alicia Mz Carrasco, txosten grafologikoa                20.000 Magdalena Ezcurra Gondra, txosten grafologikoa    36.000 “Plan director” … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Repasando a Joseba Lakarra: observaciones sobre algunas etimologías…”, Roslyn M. Frank-en artikulua ARSEn

Roslyn M. Frank Iowa-ko Unibertsitateko irakasleak “Repasando a Joseba Lakarra: observaciones sobre algunas etimologías en euskera a partir de un acercamiento más cognitivo” izeneko artikulua argitaratu du Sagunton argitaratzen den ARSE aldizkarian. Lakarrak oso etimologia iraultzaileak proposatu ditu bere azken … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Iruña-Veleiaz eztabaida Kontraprogama webgunean

Kontraprograma webguneak eztabaida-saioak grabatzen ditu  Donostiako telebista plato batean. Pil-pilean dauden gaiak hartu (zezenketak, independentzia, Nafarroa…) eta jarrera bateko bi lagun eta aurkako beste bi gonbidatzen dituzte saio luze batera. Oraingoan Iruña-Veleiaren txanda izan da. Uztailaren 4an grabatu zen saioa. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Las inscripciones de Iruña-Veleia y la estabilidad de la lengua vasca”, Luis Silgo Gauche-ren hitzaldia

Luis Silgo Gauche arkeologo eta hizkuntzalari valentziarrak hitzaldia mamitsua eman zuen joan den maiatzaren 26an Diman, Euskeraren Jatorriaren kongresuaren barruan. Berandu samar bada ere, lotzera goaz SOS-eko laburpena eta hitzaldi osoaren pdf artxiboa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun