Txillardegi joan zaigu

Dagoeneko mundu guztiak dakien bezala, Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ joan zaigu. Egun hauetan asko hitz egin eta idatzi da euskal kultura eta politikaren izen gorenetarikoa izan den pertsonaz. Hona hemen Argian egin dudan iruzkina.
Iruña-Veleiako gaia hurbiletik jarraitu zuen osasunak lagundu zion artean; egunen batean argitaratuko ditugu honetaz hiru gutun laburretan idatzi zituenak. Idatziz baimena eman zidan nahi nituen bezala erabiltzeko. Manifestua sinatu zuen; Lakarraren, Gorrochateguiren eta Hector Iglesiasen txostenak  eta nire liburua irakurrita zeuzkan, eta zera idazten zidan, beste gauza askoren artean: “Hori guztia ikusita, zalantzarik ez diat: ‘grafito’ horiek benetakoak dituk. Eta hor somatzen den euskara euskalki arkaiko bat duk”.
Agur eta ohore, Jose Luis.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude