Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2012

“Txillardegi, batuaren aita Baionan” Jean-Louis Davant-en artikulua

Le journal du Pays Basque egunkariak Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzain zuberotarraren artikulu argigarri bat argitaratu zuen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Txillardegi jator jatorriarekin” Sustatun

Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak, Koldo Urrutiaren eskutik, artikulua argitaratu du Sustatun “Txillardegi jator jatorriarekin” izenburuaz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Txillardegi eta Kundera, Pruden Gartziaren ikuspegitik

Ricardo Gomezek kudeatzen duen Filoblogia blogean, ezagutzen ez nuen Pruden Gartziaren Kundera etorri duk hitaz galdezka lana (Txillardegiri egindako omenaldian, Donostian emandako hitzaldi baten testua) irakurri dut. Oso  polita iruditu zait, ederki asko kiribiltzen ditu idazle txekiarraren eta donostiarraren arteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Txillardegiren azken hitzaldiaren bideoa

Ostraka.mundua blogari esker jakin dugu Txillardegiren azken hitzaldiaren berri. 2011ko otsailean omenaldia egin zion Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Jose Luis mugimendu horren sortzaile eta bultzatzailetarikoa izan zen. Hitzaldi laburra baina mamintsua.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Txillardegi joan zaigu

Dagoeneko mundu guztiak dakien bezala, Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ joan zaigu. Egun hauetan asko hitz egin eta idatzi da euskal kultura eta politikaren izen gorenetarikoa izan den pertsonaz. Hona hemen Argian egin dudan iruzkina. Iruña-Veleiako gaia hurbiletik jarraitu zuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Arkeologian dauden datatzeko metodoez artikulua

Iruña Okako Udalaren webgunean artikulu interesgarri bat irakur daiteke arkeologian erabiltzen diren datatzeko metodoez. Zenbaiti ondo etorriko zaio irakurtzea, oraindik badago-eta ostrakak ezin direla datatu esaten duen jendea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Hainbat berri hedabideetan Ertzaintzaren ezetzak sortutako egoeraz

Aspaldiko partez Gipuzkoako Diario Vasco-k gaiari buruzko notizia bat zekarren, titular honekin: Tampoco la Ertzaintza puede datar las ostracas más polémicas de Iruña Veleia. Berria-k ere eman du honen berri. Arabako Iruña Argitzeko Batzordea-k ere argitaratu du agiria honi buruz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ertzaintzak aitortu du ez dela gauza piezak analizatzeko

DNAn irakurtzen dugunez, Ertzaintzak idatzi baten bidez adierazi dio Gasteizko Epaitegiari ez duela egingo duela hilabete eskatu zioten analisirik, bere laborategiak ez daudelako maila horretako azterketa baterako prestatuta. Lehenago Guardia Zibilak ere gauza bera erantzun zuen, nonbait, eta orain epaitegiak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun