Hemen gara berriro

Oporrak eta nagikeriak alde batera utzi eta hemen gara berriro. Notizia on bat: aurtengo udan ez dugu hondeamakinarik lanean ikusi aztarnategian. 8-10 lagun inguruko talde batek, ikasleak itxura batera, jardun du indusketak egiten Julio Nuñezen zuzendaritzapean. Sortzen den lehen galdera: zertan gastatu dituzte izendatuta zeuden 600.000 euroak?
Zer aurkitu duten ez dakigu, ez iaz eta ez aurten. Memoria argitaratzeko obligazioa duten arren, ez dugu oraindik lerro bat idatzita ikusi iazko kanpainaz. Aurtengoaz dakiguna Correok abuztuaren 14an egindako artikuluan irakurritakoa da. Jakin dugunez, oso bisitari gutxi ibili da; ez dute esan zenbat, inor barrez lehertu ez dadin, seguruenik.
Nuñezek artikuluan esaten dituenak, bestalde, betiko harrokeriak eta gezurrak. SOS Iruña-Veleia plataformak bere webgunean erantzun dio: El arte de plagiar
Gaiz aldatuz, Gorrochateguik idazkunetan agertzen diren M altuak faltsifikazioaren frogatzat hartzen dituenez, Las misteriosas EMES altas de Veleia lantxoarekin erantzun dio Plataformak.
Azkenik, La casa-iglesia de Dura-Europos, 235. urte inguruan Sirian eraiki zen eliza paleokristauari buruzko lan interesgarria.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude