Hilabetekako artxiboa: uztaila 2011

“Hondeamakinak Iruña Veleia izorratzea ezin dugu onartu” artikulua Berrian

Uztailaren 13ko Berriak  “Hondeamakinak Iruña Veleia izorratzea ezin dugu onartu” izeneko artikulua ekarri zuen, Koldo Urrutiak eta Maritxu Goikoetxeak izenpetatutakoa. Hondeamakinak Iruña Veleia izorratzea ezin dugu onartu Oraindik zientifikoki behar bezala argitu ez den Iruña Veleiako indusketa arkeologikoari dagozkion bi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Bittor Kapanaga hil da

Atzo hil zen Gasteizko  eritegi batean Bittor Kapanaga, Otxandioko filosofo handi bezain apala. 85 urte zituen. Zenbaitek jakingo du Gontzal Mendibilek famatu egin zuen Araban bagare, Gipuzkun bagera…  kantuaren letrak Bittorrenak  direla, eta  Euskera, Erro eta Gara (1978) liburua ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Gipuzkoako Aldundiaren liburu batek I-Vko euskarazko grafitoen berri eman du

Gipuzkoako Foru Aldundiak atera berri du Bertan Saileko 24. liburua, Xabi Otero argazkilariaren eta Pilar Iholdi kazetariaren eskutik. EUSKARA du izenburua, eta euskararen historiaren laburpen xehea eta zehatza egiten du, ehunka argazki eta ilustrazioz lagunduta. Liburua ikusgarria da. Beste gauza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Iruña-Okako Udalak grafitoen bostehun argazki ipini ditu bere web orrian

Iruña-Okako lurretan dago aztarnategia. Herri honetako udalak ostraken argazkiak, 500etik gora, argitaratu ditu txukun asko bere web orrian. Aztarnategiko zuzendariek bere egunean euskarazko grafitoez egindako lanari ere lotura jarri diote.Gauzak mugitzen ari dira poliki-poliki.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Hitzaldia Iruña-Veleiaz Arabako Errioxan

Gaia: Iruña-VeleiaHerria: Eskuernaga-VillabuenaEguna eta ordua: uztailak 8 ostirala, 20:00Lekua: Xirmendu Kultur Elkartea (Plaza)Hizlariak: Idoia Filloy, Koenraad Van den Driescche, Juan Martin ElexpuruHona hemen iragarkia.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun

Joseba Lakarraren adierazpen deigarriak Diario Vascon

Bittor Hidalgok Sustatun idatzitako sarrerari esker izan dut Joseba Lakarrak Diario Vascon, EHUko udako ikastaroen testuinguruan, egindako adierazpenen berri. Iruña-Veleiako auzia gaizki itxi da dio titularrak. Sustatuko nire erantzuna kopiatzen dut azpian: “Ene bada, hau ezustekoa! Askok pentsatzen genuen hizkuntzalariak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun

‘Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak’ liburua sarean

Duela urte eta erdi argitaratu zen nire Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak sarean jarrita dago eta zuzenean irakur daiteke edo eta pdf-a jaitsita. Ahal den guztia zabaltzea eskertuko nuke.Maju-k ingelesezko bere blog aberatsean egin du dagoeneko linka, aurkibidea itzulita, gainera. Eskerrik asko.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun