Hilabetekako artxiboa: ekaina 2011

Guardia Zibilak uko egin dio piezen analisiak egiteari, Correo-ren arabera

Ekainaren 26ko Correo-ren informazioan zera irakurtzen dugu: Este Cuerpo acaba de comunicar que no realizará el examen y que no podría determinar la fecha exacta en la que se hicieron las hendiduras, han revelado a EL CORREO fuentes judiciales. Correoren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Aztarnategia sinbolikoki itxita geratu zen kartulinazko kate batez

Billodasko zubitik aztarnategiaren ateraino kalejiran heldu zen taldeak sinboliko itxi zuen aztarnategia kartulinazko kate batez. Aztarnategia ez ukitzeko exijitu zen, piezak laboratorio espezializatu batean aztertu eta benetakoak diren ala ez erabaki arte.Geure begiekin ikusi ahal izan genuen Nuñezek iaz eginiko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Floridan duela 13.000 urte mamut hezurrean egindako irudia benetakoa dela frogatu dute analisiek

Duela gutxi aurkitu dute Floridan mamut hezurrean egindako mastodonte irudi bat. Ameriketako arte-adierazpen zaharrena omen da eta zirrara berezia eragin du herrialdean eta mundu zientifikoan. Hemen Europapress-en blogeko informazioa, Terrae Antiquae-ko eztabaida eta Roz Franken komentario argigarriak, eta Jounal of … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

“Fibula Prenestina”, laboratorioko analisiek erabaki duten eztabaida zaharra

1876an Erromatik hurbil dagoen Palestrina herrian (Preneste antzina) gerriko baten urrezko hebilla aurkitu zuten latinezko inskripzioa zuena letra etruskoetan. Maniok egin ninduen Numeriorentzat itzultzen dute adituek. Baina duela hogeita hamar urte idazkuna faltsua ote zen esaten hasi ziren aditu batzuek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Elkar, ezjakintasunaren apologia egiten”

Ekainaren 21eko Berria-k Miren Gotiren gutuna zekarren Elkar editoriala kritikatuz, Alberto Barandiaranen Veleia afera liburua dela eta. Bat egiten dut kritikaren mamiarekin. Elkar, ezjakintasunaren apologia egiten 2011-06-21 / Miren Goti. Euskal argitaletxeek bide luze bezain oztopotsua egin behar izan dute … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ekainak 25, kalejira informatiboa Iruña-Veleian

Zoritxarrez, Julio Nuñezen taldea berriro hasi da “lanean” aste honetan Iruña Veleian. Ekainaren 25ean, larunbatez, goizeko 11:00etan, Billodasko zubian elkartuko gara eta handik musikaz lagunduta kalejiran joango gara aztarnategi sarreraino. Han bilera informatiboa egingo dugu eta aztarnategia sinbolikoki itxiko dugu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Gaur hastekoak ziren 2011ko indusketak

Atzoko Correon irakurtzen genuenez, gaur hastekoak ziren aurtengo ekitaldiko indusketak. Iragarrita baino hilabete eta erdi beranduago, Malentxo Arruabarrenak maiatzaren hasieran abiatuko zirela esan baitzuen. Deigarria da, bestalde, notizia Correok bakarrik ematea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Newsletter-2 monografikoa Nuñezen iazko sarraskiaz

Plataformak bere bigarren berripapera argitaratu du, eta oraingoan Julio Nuñezek joan den urteko ekitaldian, Arabako Aldundiaren eta Unibertsitatearen bedeinkapenarekin egindako sarraskia jorratzen du. Hemen jaitsi daiteke pdf-a.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Eliseo Gilen erantzuna Alicia M. Canto Complutenseko irakasleari

Alicia M. Canto Madrileko Unibertsitate Complutenseko irakasleak oso paper garrantzitsua jokatu du  berak zuzendutako Celtiberia.net eta Terrae Antiquae webguneen bidez. Faltsutasunaren alde eta Eliseo Gilen aurka sutsu jardun du auziaren hasieratik. Grafologoei sinesgarritasuna emanez eta laborategiko analisiek ez dutela ezertarako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Giza-kate arrakastatsua Gasteizen

Arrakastatsua izan zen atzoko ekitaldia. Andra Mari Zuriaren Plazan bildu ginen lehendabizi, hiru taldetan banatu gero, eta lurrean itsatsiz joan ginen plastikozko tira batez lotu genituen Foru Aldundia, Epaitegiak eta Bibat Museoa. Aldi berean, gaiari buruzko esaldiak zituzten paperak erantsi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun