Grafologoen auziaz eztabaida Sustatun

Sustatuk grafologen auzia plazaratu du “Veleiako 2004. urteko komunetako kasua” sarreraren bidez. Honetaz jardungo dut nire hurrengo sarreretan.
KOMUNEKO GRAFOLOGOAK (1)
Hain usain txarreko grafologoen auzia ulertu nahi bada, beharrezkoa
iruditzen zait gaiaz idatzi den txosten sakonera jotzea, Roslyn M. Frank
Iowa-ko unibertsitateko doktoreak idatzitakora, hain zuzen. “Informe
sobre los peritajes grafológicos de Iruña-Veleia”. Hemen aurkituko duzu.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Grafologoen auziaz eztabaida Sustatun bidalketan

  1. egilea: Arabako Iruña Argitzeko Batzordekide bat

    Sustatuk, Alberto Barandiaranek, Berriak eta El Correok hamaika aldiz
    aipatutako grafologoen txostena dakarkigu berriz ere. Sustatuk, bere aurrekoek
    bezala, partzialtasun osoz aurkeztu digu inolako kontrasterik gabe, kazetaritza
    on batek egingo ez lukeen moduan. Txosten hau hain da garrantzitsua, ezen Epailearentzat
    ez du balio izan eta Eliseo eta Idoia errugabetu ditu. Esan behar da ere
    txosten hau oraindik ez dutela akusatuek jaso euren eskuetan, prentsaren bidez
    baino ez dutelako haien berririk izan.

    Sustatuk gai honetan hartu duen jarrera ikusita pena ematen digu. Hedabide
    batek jakin behar du distantzia mantentzen, alderdi baten alde ez egiten,
    inpartziala izaten saiatu behar da. Sustatu, Berria (partzialki bada ere) eta
    Elkar hirurak batera, euskararen kontra El Correok hasi zuen gurutzada honen
    aktore nagusiak bihurtu zaizkigu oraingoan. Bai, gai honetan, txosten
    grafologiko hauetan laurek bat egin dute %100ean.

    Bitxia da prozesu hau, hau da, lehenengo erdal prentsak kanpaina hastea eta
    nahiko beranduago euskal prentsak segida ematea gai honi. Badirudi erdaraz
    etorritako mezuak ez zirela euskaldunentzat hain sinesgarriak eta, taktika
    aldatu behar izan dutela.

    Gurutzada honetan, noski, euskal filologo bik erantzukizun osoa dute. Lakarrak
    eta bere abizena euskaraz idazteko gai ez den Gorrotxategik. Arabako Iruñako
    ostrakengatik gaur egungo euskal filologiako puntu gutxi batzuk aldatu behar
    direla ikusita, eta lan hori egiteko ez gaitasunik, ez mailarik ez dutela
    ikusita, artilleria osoarekin ari dira, faltsutasunarekin, espainiar
    inteligentziarekin bat eginda (Nuñezen batzordean dauden 20tik 18 hortik datoz,
    ze pasada ez?).

    Nahiz eta haien ideiak mahai baten defendatzeko gai ez izan! Batek esan
    duen moduan, “cuando estaban desenterrando las ostracas estaban enterrando el
    protoeuskera de Lakarra”. Esaldi batean auzi guzti hau edonork ulertzeko moduan
    azaldu digu.

    Mitxelena, etorri mesedez, zure dizipulu harro (Lakarragatik) bezain
    ezjakintsu hauek (biengatik) bere lekuan jartzera, arren.

    Egia esan ez dago txarto Arabako Aldundiarekin harreman onak izatea. Orain
    gutxi Arabako Hitza abian jarri da eta eskertzekoa da Aldundiak Berriari
    emandako laguntza. Zinez pozten gara euskaraz informatuta egoteko emandako
    aurrerapauso honegatik baina atzean besterik ote dagoen pentsarazten digu.
    Sustatuk ere baten-baten faboreak irabazi nahi ahal ditu?

    Esklaboen garaian bezala, haiek maneiatzeko zer hobeto beste esklabo batzuk
    baino. Euskaldunak engainatzeko ere, espainiar batzuk ekarriko balizkigute ez
    lirateke hain sinesgarriak izango (nahiz eta batzuk bai ekarri dizkiguten
    badaezpada). Euskara jipoitzeko askoz hobeto beste euskaldun batzuek egitea.
    Negargarria.

Utzi erantzuna Arabako Iruña Argitzeko Batzordekide bat(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude