Hilabetekako artxiboa: azaroa 2010

Hector Iglesiasen gutuna Berrian

Hector Iglesias filologo lapurtarrak gutuna argitaratu du Berrian. Jatorrizko idatzia luzeagoa da, eta hemen aurki dezakegu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Cuando la verdad no interesa” artikulua DNA-n

Koen Van den Driessche eta bion artean idatzitako artikulua argitaratu du gaur DNA egunkariak, “Cuando la verdad no interesa” tituluaz. Iruña-Veleia, cuando la verdad no interesa Juan Martin Elexpuru y Koenraad Van Der Driessche El pasado 16 de noviembre conpareció … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Plataformak prentsaurreko garrantzitsua konbokatu du biharko (Abenduak 1)

Hona hemen deialdia: SOS IRUÑA-VELEIA PLATAFORMAREN PRENTSAURREKO INPORTANTEA Gaia: Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuan erreleboa gauzatu den honetan, Iruña-Veleiako auzia konponbidean jar dezakeen proposamena egingo dio Plataformak Foru Aldundiari. Hizlariak: Jose Ignacio Vegas Aranburu,arkeologoa eta Plataformako kidea, eta Maritxu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Grabazioa: alde egindako arkeologo baten adierazpen bozkariotsuak Hala Bedi Irratian

Lurmenetik 2007ko hasieran alde egin zuten (grafitoak aurkeztu eta sei hilabetera, arrazoi laboralak argudiatuz) hiru arkeologoen adierazpenen gainean eraiki da faltsutzearen teoriaren froga “erabakigarriena”. Barandiaranen liburuan ere pisu handia du. Baina liburuak ez du esaten, besteak beste, hiruretarik batek, Carlos … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Eztabaida interesgarria Markos Zapiainen blogean

Markos Zapiain idazle eta filosofoak ez zuen  zalantzarik izan Barandiaranen liburua irakurrita gero: Eliseo Gil da faltsutzailea. Zergatik faltsifikatu zituen? Arrazoiak bilatzen saiatzen da bere idatzian. Haren elokubrazioek hainbat erantzun jaso dute, tartean Idoia Filloy arkeologoarena. Hemen guztia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Arabako Aralarren webgunean Batzar Nagusietako kronika parlamentarioa Iruña-Veleiaz

Kanpotik begiratuta ematen du instituzioek denbora eta arreta gutxi eskaini diotela gai honi, baina Arabako Batzar Nagusien kasuan asko mugitu da, onerako edo txarrerako. Aralarren webgunean oso kronika interesgarria eta dokumentatua aurki dezakegu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

EAJk diputaziotik kanpora bota du Lorena Lz de Lacalle

Jakin berri dugunez, Xabier Agirre Ahaldun Nagusiak diputazioko gobernutik kanpora bota ditu Lorena Lz de Lacalle eta Mikel Mintegi EAko diputatuak. Albiste zoragarria askorentzat, Lorena izan baita auzi penagarri honen errudun nagusienetarikoa. Hemen notizia. Aleluia!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Alberto Barandiaranen “Veleia afera” liburua argitaratu du Elkar argitaletxeak

Alberto Barandiaran kazetariaren “Veleia afera” liburua aurkeztu zuen herenegun Elkar argitaletxeak. Berria egunkariak egileari egindako elkarrizketa zekarren hurrengo egunean, “Osoagoak dira Veleiako piezak faltsuak direla dioten txostenak” izenburuarekin. Lehenengo kritika ere heldu zaio liburuari ostraka.mundua.com blogaren kudeatzailearen eskutik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

“Estafeando en Iruña-Veleia”, Idoia Filloyren gutuna

Idoia Filloy zuzendarikide ohiaren gutuna argitaratu zuen atzo DNA egunkariak. Lorena Lz de Lacalle Diputatuak Parlamentuko agerraldian esandako zenbait gauzari erantzuten dio. “Estafeando” en Iruña-Veleia Idoia Filloy Nieva REALMENTE, no sé a qué se debe tanto esfuerzo por parte de … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 7 erantzun

Roslyn M. Frank hizkuntzalariari egindako elkarrizketa Goienan

Debagoienean argitaratzen den Goiena astekarian (orain arte Goienkaria) Roslyn M. Frank hizkuntzalari eta iketzaile estatu batuarrari egindako elkarrizketa luze eta mamitsua dator, 8. orrialdean.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 erantzun