SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurka jarritako salaketa tramitera onartu du Gasteizko 1. Epaitegiak

Uztailaren 14an hasi zen Julio Nuñez zuzendari berria exkabadora handi baten laguntzaz “induskatzen”. Uztailaren 16an SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurkako salaketa jarri zuen guardiako epaitegian, ondareari kalteak egotziz, salaketari sarraskiaren argazki ugari erantsita. Gaur jakin dugu Gasteizko 1. Epaitegiak tramitera onartu duela salaketa. Hemen notizia DNA digitalean.
Bestalde, gaur eguerdian Agustin Otsoa Eribeko departamenduko zuzendariak eta Julio Nuñez aztarnategiko zuzendariak prentsaurrekoa eman dute egingo omen dituzten indusketak iragarriz. Hemen notizia EFEn.
ZUZENKETA: oker jarri nuen notizia hasieran. Agustin Otsoa Eribeko egon zen prentsaurrekoan eta ez Lorena Lz de Lacalle, nahiz eta hau iragarrita egon. Ez dakigu zergatik ez zen agertu. Milesker, Antton.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurka jarritako salaketa tramitera onartu du Gasteizko 1. Epaitegiak bidalketan

  1. egilea: Antton

    EFE agentziak ez du esaten Lorena Diputatua egon denik prentsaurreko horretan, Elexpuru jauna, EFE agentziak dio Agustin Otsoa de Eribe eta Julio Nuñez mintzatu direla hartaz eta horretaz.

    Dakidanez, Lorena bera zen azaltzekoa, baina…EFEk besterik dio

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude