Roslyn M. Frank ikertzaile estatubatuarrari egindako elkarrizketa DNAn

Igandeko Noticias de Alava egunkarian Roslyn M. Frank Iowako Unibertsitateko irakasle emeritoari egindako elkarrizketa luze bezain interesgarria irakur daiteke hemen eta hemen. “Lo asombroso del caso Veleia es que la parte acusada haya sido la que haya pedido las pruebas” esaten du titularrak.
Roslyn M. Frank doktorearena da gaiaz idatzi den txostenetariko bat: “Informe sobre los peritajes grafologicos de Iruña-Veleia“.
Asaba euskaldunik ez izan arren, ederki mintzatzen da euskaraz eta oso ondo ezagutzen du gure herriaren egoera kulturala eta politikoa. Hizkuntzalaritza kognitiboa, etnologia, etnoastronomia eta beste hainbat gai jorratu ditu bere ibilbidean, eta oso zabala eta esanguratsua da bere curriculuma eta bibliografia.
Gogoetarako beste datu bat: grafitoen benetakotasunaren alde txostenak idatzi dituzten ikerlari gehientsuak Euskal Herritik at jaioak dira.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

7 erantzun Roslyn M. Frank ikertzaile estatubatuarrari egindako elkarrizketa DNAn-ri

  1. egilea: Juan Martin Elexpuru

    Milesker. Konponduta.

  2. egilea: Iñaki

    “Hizkuntzalaritza kognitiboa, etnologia, etnoastronomia eta beste hainbat gai jorratu ditu bere ibilbidean”

    Baina ez hizkuntzalaritza historikoa.

    “Gogoetarako beste datu bat: grafitoen benetakotasunaren alde txostenak idatzi dituzten ikerlari gehientsuak Euskal Herritik at jaioak dira”

    Datu ederra, kontuan hartuta bizpahiru salbuespen salbu, azken 40 urteetan euskara zaharrak izaniko aditu handienak Euskal Herrikoak izan direla (eta direla).

  3. elexpuru egilea: Juan Martin Elexpuru

    Ohore handia da blog xume honentzat Iñakirenak bezalako ekarpenak hartzea. Honezkero irakurle batek baino gehiagok antzemango zuen euskal hizkuntzalaritza historikoaz gehien dakiena, autoritate gorena, dagoela ezizen horren atzean.

  4. egilea: Iñaki

    Segi Juan Martin, segi Lakarra naizela pentsatzen.

  5. egilea: Maddi Etxebe

    Zentsura galanta gure Euskal Herri honetan jasan behar duguna; ze beste tokitan gertatzen da halakorik? ezin bere buruaz hitzegin, ikertu…?

    Lostagarria eta oso larria da eh, atzerrira irten eta kanpotarrak guri buruz guk gure buruari buruz baino gehiago dakite!!! NOREN ERRUA DA HAU???

Utzi erantzuna Maju(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude