Julio Nuñezen aurkako kereila jarriko du SOS Iruña Veleiak ondarearen aurkako ustezko delituagatik

SOS Iruña Veleia Plataformaren prentsa-oharra

SOS Iruña Veleia Plataformak kereila aurkezteko asmoa du egungo indusketen zuzendari Julio Nuñez Jn. arkeologoaren kontra, ondarearen aurkako ustezko delitua egotziz, jakinik arkeologo horrek aztarnategiaren gune zabal bateko estrato arkeologikoak suntsitu dituela hondeamakina erabiliz. Metro eta erdiko sakoneraino heldu da zenbait lekutan, laborantza-lurrak 30 cm-ko lodiera besterik ez duenean eta berak diseinatutako planak gehienera ere 50 cm baimentzen dionean.
Ustezko gertakizun deliktiboak oso dokumentatuta daude argazkien eta bideoen bitartez eta www.sos-irunaveleia.org gunean kontsulta daitezke. Instrukzio Epaitegiari helaraziko zaizkio, haien berri izan dezan, gauza bera erakutsiko luketen beste dokumentu batzuekin batera.
Aldi berean, plataforma hau aztertzen ari da Kultura eta Kiroletako Diputatu den Lorena Lz de Lacalle Anderearen aurkako beste kereila bat aurkeztea, bera jotzen baitu ustezko delituaren arduradun politiko, prentsari eta irratiari eginiko adierazpenetatik ondoriozta daitekeenez, esaterako, uztailaren 21ean Radio Euskadiri egin zizkionak, non indusketak zuzen egiten ari zirela esan baitzuen.
Udazkenean informazio berriak emango dira, adierazitako prozedurak aurrera egin ahala.
Adeitasunez,
SOS IRUÑA VELEIA PLATAFORMA
Gasteizen, 2010eko uztailaren 29an

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude