SOS: TXIKIZIZIOA HASI DA!!!

Gaur arratsaldean aztarnategitik pasatu den pertsona batek esanda dakigu txikizizioa hasi dela: hainbat langile eta retroexkabadora bat ari ziren lanean, aztarnategiaren hegoaldean, ate nagusiaren inguruan. Lurmenek egindako sondeoetatik dakigu inguru horiek oso aberatsak direla arkeologia aldetik. Baina onartutako Plan Zuzendariaren arabera, 50 cm-ko sakonera arte exkabadoraz husteko baimena eman dio Nuñez zuzendari berriak bere buruari, kontuan izan gabe askoz ere azalago (20-30 cm) pieza ugari agertu zela leku horietan, Lurmenek 2005 eta 2006an egindako sondeoetan.
Txikizizioa hasi da, Nafarroako Iruñako Gaztelu Plazan gertatutakoaren edizio berri baten atarian gaude.
Bestalde, horrelako pegatak agertu dira Gasteizko kaleetan.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

3 erantzun SOS: TXIKIZIZIOA HASI DA!!!-ri

  1. egilea: Maju

    Epa, Ingeleseraz itzuli dut SOS hau nire blogan. Ez dakit ea zerbait balio duen ala ez baina imaginatzen dut interesatuko dizula hau esagutzeko.

  2. egilea: Juan Martin Elexpuru

    Milesker, Maju. Ea denon artean gelditzea lortzen dugun.

  3. egilea: Iñaki

    Eskerrik asko, Maju: orain Elexpuruk zeure bloga “nazioarteko” blogtzat saldu ahal izango du (berriro ere).

Utzi erantzuna Maju(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude