Euskotrenen kereila ere artxibatuta

Gaur arratsaldean jakin dugunez, Gazteizko IV. Epaitegiak artxibatu egin du Euskotrenek, iruzurra leporatu nahiz, Eliseo Gil eta Idoia Filloyren aurka jarritako kereila. Epaileak erabaki du ez zela egon inolako iruzurrik, Lurmenek Euskotren babeslearengandik diru-kupuru berdina jaso zuelako  “ezohiko grafitoak” agertu aurretik eta agertuta gero. Duela hiru aste azken berebera izan zuen motibo berdinagatik Eusko Trenbide Sareak jarritako kereilak.
Hondarrezko gazteluak bezala ari dira erortzen arkeologoen aurkako akusaziok. Ez ginateke batere harrituko oraingo akusatzaileak akusatuen aulkian ikusiko bagenitu hemendik denbora batera.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude