Epaileak Eusko Trenbide Sarearen kereila artxibatu du

Arabako Diario de Noticias-ek gaur argitaratu duenez portadan, barruko informazioan eta iruzkin batean, Eusko Trenbide Sareak Eliseo Gil eta Idoia Filloyren aurka jarritako kereila artxibatu du Arabako 1. Epaitegiko epaileak, ez duelako inon aurkitzen
enpresa patrozinatzaile horrek leporatzen dion iruzurrik. Hurrengo egunetan,
ziurrenik, Euskotrenek jarritakoak ere bide berbera eramango du, fiskalak
kereila artxibatzeko eskatu baitzuen uztailean. Epaitegiak ari dira erakusten poliki-poliki Arabako Diputazioak arkeologoen kontra emandako pausoek ez dutela ez buru eta ez hanka.
Hurrengo asteetan etorriko dira albiste berriak beste alor batzuetatik ere, erakutsiko
dutenak ez zela egon faltsifikaziorik, Batzorde Zientifikoak hanka sartu zuela
leporaino, eta aurkitutako grafitoak, zantzu guztien arabera, benetakoak direla.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Epaileak Eusko Trenbide Sarearen kereila artxibatu du bidalketan

  1. egilea: necoechea

    “…eta aurkitutako grafitoak, zantzu guztien arabera, benetakoak direla…”

    no jodas! (delakoa).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude