Legatza amerikar saltsan, Iñaki Gurrutxaga ‘Arristi’-rekin

Legatza izango da berriz ere gure sukaldaritza tarteko osagai nagusia. Oraingoan, baina, amerikar saltsarekin prestatu digu Iñaki Gurrutxaga Arristi-k, Arrasateko Irati elkartean. Legatza era honetara prestatzeko, alde batetik saltsa egiten du Arristik; besteak beste, otarrainxkak dituen saltsa. Bestetik, legatza bera frijitu, eta biak batera jarrita egiten da guztiz arraina.

Hummusa, Mikel Albisturrekin

Palestinara egindako bidaia batean ezagutu zuen Mikel Albisturrek hummusa (txitxirio edo garbantzu patea ere deitzen dute). Arrasatearrak gustuko du ordutik, noizean behin, etxean bertan prestatzea. Hummusa bera eta laguntzeko ogia nola egin irakatsiko digu gaurko tarte honetan. Oso jaki osasuntsua dela esan digu Albisturrek.