Erritmo dantzagarrienek bete zuten Zabalotegi aretoa

Bueltan dira DJ jaialdiak, eta Bergarako Zabalotegi aretoa diskoteka bihurtu zen zapatuan. DJ Humbertok eman zion hasiera denboraldi berriari, eta doinu dantzagarrien erritmora saltoka jarri zituen bergarako gaztetxoak.

Gehienak oso abesti berriak ziren arren; Saturday night bezalako klasikoekin ere gazteak gustura egin zuten dantzan. Lagunartean ederto pasa zuten.
Hurrengo jaialdiak

Bada, abendura bitartean, zapatukoa bezalako beste hiru DJ jaialdi egingo dira Zabalotegin. Hauek izango dira hurrengo jaialdiak: azaroaren 22an, abenduaren 6an eta abenduaren 20an. Guztiak ere, 18:30etik 21:30era, doan.

Harrera familia izatea: “Zoragarria”, baina “gogorra” ere bai

Aldundia tutoretzapean dituen 55 haurrentzako harrera familia bila dabil. Esperientza hori bizi duen familia batekin izan gara. Jon Albisu eta Iñigo Trojaola dira, Aretxabaletako bikotea. Urtebete pasatxo da Jonek eta Iñigok etxean bi txiki dituztela, bi mutil, anaiak; hiru hilabete zituen txikienak iristerakoan, eta 22 nagusiak.

Txakurrak aske ibiltzeko hiru gune, Arrasaten

Arrasateko Udalak informazio kanpaina bat jarri du martxan txakur jabeei euren erantzukizunak zeintzuk diren gogorarazteko eta indarrean dagoen araudia zein den azaltzeko. Txakurrak aske ibiltzeko hiru gune ere prestatu ditu Udalak: Gorostizakoa, Deba ibaia kalean (Mankomunitateko bulegoen atzealdearen aurrean dagoena) eta Zalduspe aldean (ospitale berriaren atzealdean).