Legatza amerikar saltsan, Iñaki Gurrutxaga ‘Arristi’-rekin

Legatza izango da berriz ere gure sukaldaritza tarteko osagai nagusia. Oraingoan, baina, amerikar saltsarekin prestatu digu Iñaki Gurrutxaga Arristi-k, Arrasateko Irati elkartean. Legatza era honetara prestatzeko, alde batetik saltsa egiten du Arristik; besteak beste, otarrainxkak dituen saltsa. Bestetik, legatza bera frijitu, eta biak batera jarrita egiten da guztiz arraina.

Herri barruko bizikleta bideen sarea osatzeko lanean, Arrasaten

Gaur egun Arrasateko bizikleta bideen egoera zein den eta aurrera begira Udalak zein asmo dituen jakin ahal izango da erreportajean. Mugikortasun Astearen ostean, astelehenean zabaldu zuten Kulturaten erakusketa bat: ‘Etxaluze-Musakola bizikletaz egiteko alternatibak’. Erakusketa horretan, gainera, herritarrek eurei gehien gustatzen zaien alternatiba aukeratu ahal izango dute. Horri guztiari buruz hitz egingo da ikus-entzunezkoan, Ingurumen Saileko zinegotzi Josu Peredarekin.

Hummusa, Mikel Albisturrekin

Palestinara egindako bidaia batean ezagutu zuen Mikel Albisturrek hummusa (txitxirio edo garbantzu patea ere deitzen dute). Arrasatearrak gustuko du ordutik, noizean behin, etxean bertan prestatzea. Hummusa bera eta laguntzeko ogia nola egin irakatsiko digu gaurko tarte honetan. Oso jaki osasuntsua dela esan digu Albisturrek.

Kimu Berri ekimena, antolatzaile eta parte-hartzaileen hitzetan

Debagoieneko gazteen ekintzailetasuna sustatzeko ekimena da Kimu Berri eta MUko ikasleek egindako ia 80 lan aurkeztu dira aurtengo bosgarren ediziora. Proiektu horiek ikusgai izan dira Arrasateko Kulturaten eta bihartik aurrera, hilaren 23tik aurrera, Oñatiko Enpresagintza fakultatean izango da ikusgai. Antolatzaile eta parte-hartzaileek esandakoak jaso dira erreportajean.

Arrasateko Amagara estetika zentroan, azala hidratatzeko tratamendua

Uda pasa ostean garrantzitsua izaten da azala ondo hidratatzea eta Arrasateko Amagara estetika zentroan aurpegirako tratamendu berezi bat gomendatuko digute urteko sasoi honetarako. Eguzkiarengatik azala deshidratatu eta zahartu egiten da eta posible da kasu batzuetan orbanak ere ateratzea. Horri guztiari aurre egiteko tratamendua erakutsiko digu Maite Agirre bertako arduradunak.

Bertso-eskola irekia gaztetxoendako, Aretxabaletan

Urrian hasiko ditu eskolak Aretxabaletako Lekaixoka bertso eskolak eta bigarren ikasturtea aurrekoa baino “oraindik eta gehiago gozatzeko” gertatze lanetan ibili dira azken asteotan. Egubakoitzean, esaterako, ikastetxeetan jardun zuten bertso-eskolaren berri ematen 10 eta 16 urte artekoei, eta gaur, martitzena, bertso-eskola irekia egingo dute gaztelekuan, 17:30ean. Interesa duen edozein gaztetxo hurreratu ahal izango da bertso-eskolaren jarduna hobeto ezagutzeko.

Moxalen hazkundea sustatzeko kanpaina, Arrasateko Udaletik

Moxal okela osasungarria, sanoa eta naturala izateaz gain, prezio onean saltzen da. Duela 30 urtera arte Arrasaten eta inguruan ehunka moxal hazten ziren eta bazegoen ohitura moxal okela jateko. Gaur egun, aldiz, gure inguruan ia ez dago moxal hazkunderik eta Arrasateko Udalak moxalen hazkundea sustatu nahian, hainbat lan egin ditu. Hileko hirugarren zapatuko azokan, besteak beste, hilaren 20an, moxal okelaren pintxoak jarriko dituzte. Horren guztiaren berri eman du Arrasateko Udaleko Landa Inguruneko teknikaria den Pello Garaik.