Alvaro Arrizabalaga: “Europako museo askotako mapetan azaltzen den leku bat da Lezetxiki”

Gaur, egubakoitza, emango diete amaiera Lezetxiki aztarnategiko udako kanpainari. “Aurtengo kanpainan indusketak hiru mailatan egin ditugu eta oso gutxi ezagutzen den kronologian aritu gara”, adierazi du Alvaro Arrizabalaga arkeologo eta Lezetxikiko indusketen arduradunak. Hogei lagun ibili dira bertan lanean egunotan eta zein lan egiten dituzten ikusi ahal izango da erreportajean.

Harri zuri hortz klinikan, hagin berriztapen zehatzak punta-puntako teknologia erabilita

Bergarako ibargai kalean kokatuta dagoen Harri zuri hortz klinikan cerec teknologia erabiltzen dute hagin berriztapen zehatzak egiteko. Teknologia aurreratu horrekin, egun bakar batean hagina diseinatu, fabrikatu eta ipini egiten dute. Bertako odontologoak diren Yves Roosek eta Tania Meabek eman dituzte azalpenak.

Bidezko merkataritza sustatzen duen Arrasateko Harreman denda

Bailarako bost Gobernuz Kanpoko Erakundek martxan jarritako proiektu bat da Harreman eta gaur egun boluntario talde batek darama aurrera proiektua. Arrasaten denda bat dute, bidezko merkataritza sustatzen duen denda, eta bertan gehien saltzen den produktua kainaberazko azukrea da, baina, besteak beste, kafeak edota txokolateak ere sekulako arrakasta dute. Gorka Martinez dendako koordinatzaileak eman ditu dendari buruzko azalpenak.