Bainuetxea Oñatin: Urrexolako Errota

Bainuetxe kontuak ezagunagoak dira, agian, Leintz bailaran. Baina Oñatin ere izan zen halakorik –bi gainera–; azkena, Urrexolako Errota, 1970era arte egon zen martxan. Bestea Garaikua baserrian zegoen, auzo berean. Aurrenekoan izan ginen gu, eta Mari Juana Madinabeitiak erakutsi zizkigun bainuetxeko sistema, gelak eta abarrekoak. Garai batean bezala daude ia-ia.

Arantzazuko parketxean bisitan

Arantzazun dago Aizkorri-Aratz parke naturalaren parketxea. Hainbat baliabide ditu, natur ingurune zoragarrian aurki ditzakegunen gainekoak ezagutzen eta haiek hobeto ulertzen laguntzeko. Bisita gidatuak egiteko aukera ere badago. Natur inguruneari buruzkoa da parketxearen zati handiena, baina, Arantzazun egonda, espiritualtasunak ere badu bere txokoa.

Contador eta Valverde, debagoiendarren faborito, Euskal Herriko Itzulian

Wouter Poels holandarrak irabazi du Arraten amaitu den Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa. Segundo batera iritsi dira Alejandro Valverde eta Samuel Sanchez txirrindulariak eta bi segundo geroago sartu da helmugan, besteak beste, Alberto Contador. Bailaratik ere igaro da itzulia eta Asentzion debagoiendarren adierazpenak jaso ditugu. Eurendako Contador eta Valverde dira faboritoak.

Otarrainxkak eta galeperrak

Oraingo sukalde tarte honetan plater bat ez, bi prestatuko ditugu. Eskoriatzako Apotzaga auzoko Auzo-Etxe elkartean izan gara, Jesus Mari Herrasti aretxabaletarrarekin. Hasteko otarrainxkak prestatzeko modu erraz bat erakutsi digu, emaitza ederra ematen duena, eta inguru denak olioz zipriztindu eta kez bete gabe. Ondoren, galeper batzuk dastatzeko aukera izango dugu.

Ume txikiak igeriketa ikastaroan, Arrasaten

Arrasateko Musakola kiroldegian umeendako igeriketa ikastaro berriak jarri dituzte martxan aste honetan. Aukera izan dugu 6 hilabetetatik 2 urtera bitarteko haurren ikastaro batean izateko eta erreportajean ikusi ahal izango dugu lehen aldiz igerilekura joaten diren umeek nola erreakzionatzen duten urarekin eta horrelako saioetan nolako kontaktua sortzen den ume eta aita-amen artean.