Tatuajeak, Bergarako Rhino Tattoo Shop estudioan

Xabier Elgezabal tatuatzaileak martxoan zabaldu zuen tatuajeak egiteko estudioa, nahiz eta aurretik esperientzia handia duen horretan, Arrasaten ere ibilitakoa delako tatuajeak egiten. Arte ederrak ikasi zituen eta marrazkiko hainbat arlo ukitu ditu gerora. Era guztietako tatuajeak egiten ditu, artistikoak gustatzen zaizkio gehien, eta zuzenean tatuaje bat ere egiten du bideoan.

Basque Stay enpresa, etxejabe partikularren pisuak alokatzen jartzeko

Etxejabe partikularren pisuen, apartamentuen edo txaleten epe motzerako erreserbak lortzeaz arduratzen den enpresa da Basque Stay. Euren berezitasuna da beraiek arduratzen direla baita ere etxearen garbiketaz eta mantentzeaz. Beraz, bigarren etxe bat izanez gero, eta alokairuan jartzea nahi izanez gero, Basque Stayko langileak arduratu daitezke horretaz.

Oñati Gestio Heziketa goi mailako heziketa zikloetan berrikuntzekin dator

Oñati Gestio Heziketan hiru goi mailako heziketa ziklo eskaintzen dituzte. Proiektu berri bat ere garatu dute gainera, hurrengo ikasturterako: asmoa da hiru heziketa zikloetako ikasleekin talde multidiziplinarrak egitea eta negozio ideia bat garatu beharko du talde bakoitzak. Matrikulazio epea hilaren 16an zabalduko dute eta izena eman ahal izango da hilaren 21era bitartean.

Lanbide heziketa euskaraz ikasteko eskaintza zabala Debagoienean

Arlo guztietan daude lanbide heziketa euskaraz ikasteko eskaintzak eta gaur egun heziketa zikloen ikasleen erdia, 900 ikasle gutxi gorabehera, dira euskaraz ikasten ari direnak. Eskolek zabalik dituzte aurre matrikulazio epeak, eta Debagoieneko Mankomunitatetik sustatu nahi dute ikasleek euskaraz ikastea, horretarako lanean dabiltza.

Laboratorium museoa ezagutzeko, herritarrendako bisitak

Bergaran ekainean zabalduko dute Laboratorium museoa, eta ireki aurretik bisitak egingo dituzte herritarrei museoa nolakoa izango den erakusteko eta herritarren ekarpenak jasotzeko. Bisita horietan Errege Seminarioko biltegia erakutsiko da eta museoa jarriko duten Errekalde jauregia ere bisitatuko da. Bisitak hilaren 15ean, 16an eta 20an arratsaldeko 19:00etan izango dira, eta hilaren 21ean, berriz, goizeko 10:30ean. Izena emateko deitu 943 76 90 03ra edo idatzi museoa@bergara.net-era.