BHklipeko sariak Almenera eta Gaztelupera

BHklipeko sariak Almenera eta Gaztelupera

Atzo banatu ziren BHKlip lehiaketako sariak. Epaimahaiarena Almeneko DBHko 3. mailako talde batek jaso zuen eta Ikuslearena Gaztelupeko laugarren mailako batek. Lehenengoa XXII. Mendeko betaurrekoak lanagatik Jone Zuloaga, Uxue Beloki eta Nerea Fernandez de Antonarentzat izan zen. Ikuslearena, berriz, Ainhoa Mendizabal, Jone Uribesalgo eta Wilbert Ciprianentzat Etorkizuneko ikastola-etorkizuneko ametsak lanagatik. Tablet bana jaso zuten opari.

BHKlipeko-Ikuslearen-Saria

Epaimahaiak saritutako lanean, batez ere, baloratu zuen mezua izatea, kontaketa bat egotea eta baita hainbat lokalizazio erabili izana ere. Epaimahaiak beste lan hau ere nabarmendu zuen: Guk horrela ikusten dugu XXII. mendeko ikastola. Guztira 846 boto jaso ziren blogaren bidez Ikuslearen Sarirako, eta hauexek dira boto gehien jaso zituztenak: Nolakoak izango dira XXII. Mendeko ikastolak? (98 boto), 5D betaurrekoak XXII. Mendeko ikastolan (115 boto), Etorkizuneko ikastola, etorkizuneko ametsak (139 boto) eta XXII. Mendeko betaurrekoak (236 boto). Ikuslearen Saria eta Epaimahaiarena lan berak jaso zuenez, Ikuslearen Saria botorik gehien jaso zituen bigarren taldearentzat izan zen.

Zazpigarren urtea ikus-entzunezkoen alorrean ikasleengan eragiten

Arizmendi ikastolak zazpigarrenez jarri du, aurten, abian bideo-lehiaketa hau. Aurtengo gaia XXII. Mendeko ikastola izan da, eta guztira 21 lan jaso dira. Parte hartzaileak DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak eta batxilergokoak izan dira. Debagoieneko ikastoletako ikasleei zabalik egon da. Lankidetzan izan ditu. Bestalde, GOIENA, BAGARA, AZK eta MU.

Ekitaldi xumea, baina egokia

Ekitaldian Gorka Etxabe Artemaneko kidea izan zen gonbidatu, solasaldi bat eskainiz hurbildutakoei ikus-entzunezkoen inguruan; ondorengo bi galderei erantzun zien: zer eragin dute, gaur egun, ikus-entzunezkoek gazteengan? Zer aukera du gazte batek ikus-entzunezkoak jorratzeko bailaran? Ekitaldi xumea, baina era berean, egokia atzokoan antolatzaileek eskaini zutena. Pozik daude aurtengo emaitzarekin, eta aurrera begira ekimenarekin jarraitzeko prest.

Argazkiak