Hilabetekako artxiboa: iraila 2005

Kaixo Goiena!

Gaur estreinatzen dut blog berria Goienan. Euskaraz idazteko hautua egin nuen aspaldi eta zer hoberik blog komunitate euskaldun bat baino? Aurreko bloga, Nire begietatik, itxi dut. Aro berria hasten da, hemendik aurrera nire berri izango duzue hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Egun handirarte, Jagoba!

Gaur Udalaitzen egon behar nintzen, ez pantalla honen aurrean, baina tendinitis batek etxean utzi nau. Bi urte betetzen dira lagun bat galdu nuela Udalaitzen, Jagoba. Arrasaten hasi zen injenierutza ikasten astelehen baten, eta ostegun batean mendiak eraman zuen gure artetik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Udako Kanpamenduko argazkiak

Badakit nahiko berandu nabilela, baina badakizue informatika kontuetan ez naizela batere iaioa. Nahikoa kostatu zait flickr-en kontu bat irekitzea eta argazkiak igotzea apur-apurka. Ez daude guztiak, baina gehienak bai. Tamalez, tarjeta bat izorratu da eta asko falta dira, baina zer … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Animo Iñigo!

Asko erabiltzen dut messengerra adiskideekin hitz egiteko. Lagun batzuk ikustea ezinezkoa egiten zait eta gauetan beti hartzen dut tartetxo bat “mundua konpontzeko”. Badakizue irakaslea naizela. Aixerrotako instian nabil DBH 3ko ikasle batzuri bertsolaritza irakasten. Teknologia berandu iritsi zitzaidan, baina gaur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Doktor Do Re Mi eta Benedizebra

Getxok zerbait ona badauka, bere eskaintza kulturala da. Kultur Etxeak oso ondo funtzionatzen du, gauza asko txarto egiten ditu (dena onartu behar da), baina beste gauza asko ederto. Iraileko lehen egunetan Folk Festibala ospatzen da Areetako kaleetan eta karpan. Mundu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Eraztunaren benetako balioa

Egun hauetan Jorge Bucay-ren liburu bat irakurtzen egon naiz: “Déjame que te cuente”. Ipuin desberdinak daude bilduta, baina badago bat bereziki gustatu zaidana: Eraztunaren benetako balioa izena daukana. Gazte bat maisu batengana doa, aholku eske. Ez omen du ezer ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina