UDABERRI ALDREBESARI HAGINAK ERAKUSTEN!!

Pasa den Domekan, lehengo mailako hamar neskekin mendi buelta polita egin genuen. Goizeko 11etan gaztelekuan gelditu eta Atxabaltako auzoetan barrena ibili ginen, Porrukutxatik igo eta Orora, Orotik Larrinoraino eta jarraian urkuluko urtegiari buelta eman genion. Bueltatxo majoa izan zen.

Gero jeitsi eta gaztelekuan Makarronada ederra egin genuen!!

Berriketa pila egin da gero helatua jan eta arratsaldeaz gozatzera joan ginen!!

Da Vinci lehiaketa!!!!

Asteburu lasai izan dugu, ostiraleko euri zaparradak aprobetxatuta sormena tartea egin genion eta birziklatutako materialekin itsasontzitxoak egin genituen. Ondoren kalean sortutako errekak aprobetxatuta gure artelanak probatu genituen. Artista hutsak gara!!!! πŸ™‚

Larunbatean berriz eguraldia aldeko izan genuen eta antolatua geneukan Da Vinci mahai jolasaren lehiaketa egin genuen. 8 gaztek hartu zuten parte eta horietako bik bi zari eder jaso zituzten. Horra hor gure irabazlea.

GAZTEKONKIS HIHES, argitu misterioa… SEKULAKOA IZAN DA!

Aste santuetako oporretan sekulako planaz gozatzeko aukera izan genuen. Bi egunez Aretxabaleta eta Eskoriatzako 43 nerabe ibili ginen handik eta hemendik. Elkartzeko aitzakia: misterioa eta abentura.

Autobusean sartu eta, sorpresan, parte hartzaileek nora gindoazen jakin gabe, Otxandion agertu ginen! Hontza Extrem abentura parkean. Beran, tirolina, soka eta sare artean, pista ezberdinak aurkitu behar izan genituen; berebiziko pistak…. izan ere, pista horiek hurrengo eguneko Scape Room erraldoiak aurrera egin ahal izateko ezinbestekoak ziren!

Ai scape rooma! Ze beldurra pasa genuen Margarita Concepcion de Apoitarekin! jajajaj! Baina, eskerrak berari, Scape Roometik garaiz irtetzeko gai izan giΓ±en! jajaj!

Hemen argazkitxo batzuk… Eskerrik asko denoi eta zorionak irabazleei! Gozatu irabazitako sariekin!!!

KARNABALAK HURBILTZEN…. TXAPEL TXIN GAZTELEKUAN!!!

Aurten ere KARNABALAK badatoz gurera eta motorrak berotzen joateko, herriko ohitura den TXAPEL TXIN ospatu zen pasa den zapatuan. Guk ere urtero les txapelak jantzi eta torrada lehiaketan parte hartu genuen. Irabazi ez genuen arren primeran pasa genuen garaiko jaki hau preztatzen eta plaza giroan murgildurik!! Errepikatzeko moduko eguna izan zen! Horra  argazki batzuk inbidia emateko! πŸ˜‰