KARNABALAK HURBILTZEN…. TXAPEL TXIN GAZTELEKUAN!!!

Aurten ere KARNABALAK badatoz gurera eta motorrak berotzen joateko, herriko ohitura den TXAPEL TXIN ospatu zen pasa den zapatuan. Guk ere urtero les txapelak jantzi eta torrada lehiaketan parte hartu genuen. Irabazi ez genuen arren primeran pasa genuen garaiko jaki hau preztatzen eta plaza giroan murgildurik!! Errepikatzeko moduko eguna izan zen! Horra  argazki batzuk inbidia emateko! 😉

Gabonetan ere..Gaztiekin topeera!!!

Gabonetan ekintza ugari egin genituen!! Gaztelekuan bertan eta herritik kanpo ere egon ginen!! Primeran pasa genuen adin ezberdineko gazteekin!!!

Emakume artistak!! Gaztelekuan Mural oso polita egin genuen!

Donostin egun pasa! tabakalera ikusteko aukera izan genuen!

Urteari amaiera emateko, gaztelekuan bingua ospatuu genuen!! primeran pasatu genuen!! kristoneko premixuekin!!!

KONTZIENTZIA ETA AHALDUNTZE ASTEBURUA….

Asteburu jendetsua bezain lasaia izan dugu.  Larunbatean, Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna zela eta gaztelekuan lanketa berezia egitea pentsatu genuen. Horretarako, duela pare bat urte irten zen Bizentaren Lumak mahai jolasa erabili genuen 20 bat gazterekin. Lanketa feminista egin dugu eta mikromatxismoaz hausnartzeko tartea hartu dugu. Hezkidetza gure balioa den einean egungo egoeraren aurrean gazteak kontziente izateko!!

Oso gustora aritu ginen udazken giroaz gozatzen!

LAOS ETA VIETNAM-era JOAN ETORRIA!!

Pasa den asteburua, hotza bezain jendetsua izan da gaztelekuan. Sukaldaritza, jolasak eta betiko giro goxoaz gain gure koordinatzailea den Leirek udako oporretako bidaiaren kronika egin zigun gaztelekuan. Ekialdeko kultura eta alderdi ezberdinak ekarri zizkigun larunbatean atxagaztera. Gazte pila bat egon ziren entzuten eta parte hartzen!! Ekintza bikaina da eguraldiari aurre egin eta buruak aberasteko!!