Asteburuak aurrera joan ahala gaztelekuan ere ekintza piloa egin ditugu. Joan zen ostegunean, San Blas jaia ospatzeko san blas opiltxoak egin genituen. Lehenengo aldia izateko nahiko goxoak irte zitzaizkigun eta bedeinkatu gabe egon arren guk gustora asko disfrutatu genituen!!
Ostiral eta larunbatean, gaztelekuari irudi berri bat emate aldera eta geneukan eszenatokiaren proeiktuari jarraipena emateko orma margotzen ibili ginen. Gazte desentek hartu zuten parte eta guztion artean lehen pausuak eman genituen!
Asteburua amaitzeko Igandean ohiturekin jarraituz, Santa Ageda Neska Mutilak dantzan ikusi genituen. Filma ikusteko astia ere eman zigun!