Kaixo gaztiak,
Zer moduz opor ostea? Gu iada martxan gara berriz ere, hau horrela San Migel jaietan murgilduta igaro dugu lehen asteburua. Herrian jaiak izan direla aprobetxatuz, Gaztelekuko gazteok ere gure alea jarri dugu herrian. Ostiralean, herriko plazan elkartu ginen eta talo tailerra burutu genuen. Gazte ugari hurbildu zen bertara eta eguraldia ona aprobetxatuz talo ugari egin genituen Eskoriatzako Gaztelekuko gazteekin batera. Plaza txiki geratu zitzaigun, musika eta talo artean igaro genuen atsaldea eta herritar ugari hurbildu zen gure txokoa bisitatzera.
Gazteek taloak egiteko aukera aproposa izan zuten eta ongi aprobetxatu genuen aukera talo, txorixo eta txokolate artean.
Larunbatean aldiz, herriko jaiak zirela eta Gaztelekua itxita egon zen. Igandean zabaldu genituen berriz ere ateak. Gazte ugari biharamuneko ajeaz hurbildu zen Gaztelekura eta hau baliatuz ikasturteko lehen zine foruma martxan jarri genuen. Gaztelekua lepo bete zen eta gazteen gustoko pelikula bat ikusi genuen.
Asteburu honetan Galarretako Paintball parkera joatekoan ginen baina gazteen ekintza desberdinak direla eta bertan behera utzi dugu Paintball irteera. Hala ere, hurrengoko egunetan data berriaren berri emango dizuegu eta denok batera Galarreta aldera abiatuko gara Paintballaz gozatzera.
Bestalde, urriako egitaraua ere martxan da dagoeneko. Sorpresaz beteta dator udazkena beraz adi egon eta Gaztelekuko ekintzetan parte hartu!!!