Kaixo lagunok,
Zer moduz gabiltza?
Gu euskararen egunean egingo dugun ginkana erraldoia prestatzen gabiltza. Larunbat goizean herriko kaleak alaituko ditugu jolas desberdinak eginez. Eguraldia lagun izango dugu eta goizeko hamaiketan herriko plazan elkartuko gara. Animatu eta parte hartu! Herriko gazte eta nerabe guztiei animatu nahi diegu parte hartzera, izugarria izango da!
Bestalde, astero bezala, asteburuko kontuen berri emango dizuegu hurrengoko lerroetan. Ostiralean, Ai-laket elkartearen hitzaldia izan genuen. Hainbat gazte elkartu ziren bertan eta nerabeek drogen inguruko informazio gehiago jasotzeko aukera izan zuten.
Urtero bezala, igandean, otala zelai eguna ospatu zen herrian. Eguraldiak ez gintuen lagundu eta azken orduko aldaketak egin behar izan genituen. Azkenean, paeila gaztelekuan egin behar izan genuen, izan ere, Otalai Zelaiko paeila lehiaketa bertan behera geratu zen eta.
Hala ere, paeila goxoa prestatu eta egun ederra pasa genuen gure txokoan paeila eta mahai jolas artean.