Arizmendi Ikastolan izandako ikasle-trukearen ondorioz, aurreko asteburuan Bretoiak izan genituen gure bailaran eta nola ez,Aretxabaletako Gaztelekura gerturatu ziren.
Honek, erabiltzaile pila bat izatea ekarri zuen arren, giro oso ona sortu zen Euskaldun eta Bretoien artean. Gaztelekuko materiala eta baliabideak aprobetxatuz, arratsalde ederrak pasa genituen denok batera, pin-pon, futbolin, mahai jolas, eta beste hainbat jokoetara jolastuz.
Polita izan zen, lurralde ezberdinetako gazteak, genero eta adin ezberdina izan arren, batera jolasten eta harremanak egiten ikustea.
Bestalde, Ostiral arratsaldean Deskargaren kontzertua ikusten egon ginen, primeran pasatu genuen gazteen konpainian.