UDABERRIKO GAZTE KONKIS!

Kaixo Lagunok, Zer moduz? Dagoeneko oporrak ahaztuta ezta? Guk oraindik oporretan bizitakoaren oroitzapen goxoa dugu eta hurrengoko lerroetan horren kronika luzatuko dizuegu.

 

Urteko bigarren oporraldiaz baliatuz Eskoitza eta Atxabaltako gazteak elkartu ginen Gaztekonkis ekimena aurrera eramateko helburuarekin. Eskoitza eta Atxabaltako 50 bat gaztek kirol probetan eta sukaldaritza kontuetan jardun genuen bi egunetan zehar Atxabaltako herrian.

P1260973_content

Lehenengo egunean, Atxabaltako txoko desberdinak ezagutu genituen ekintza desberdinak eginez. Goizean, kirol proba desberdinak egin genituen herriko mendi inguruetan ( Larrino, Korueta, Urkulu…). Bigarren egunean aldiz, martxoak 22an, herrian jardun genuen. Goizean, ginkana jolasean aritu giƱen eta eta arratsaldean berriz, sukalde kontuetan.

P1260937_content

Kirolean ez ezik, entsaladak eta patata tortillak gertatzen ere badakitela erakutsi zioten gazteek Atxabaltako pilotalekura hurbildutako biztanleei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude