Itxura berri bat eman nahi diogu gaztelekuari eta horretarako lanean hasi ginen aurreko astean.
Lehenengo lanak aurrera atera ahal izateko 14 gazteen gogo eta kemena beharrezkoak izan ziren, lana gogoz egin baitzuten lehenengo egiteko hauetan.
Tartean, indarrak hartzeko merienda ederra prestatu zuten beste gazte batzuek eta honela, lanak bukatu ostean, ondo merezitako saria izan genuen.
Oraindik asko dago egiteko, baina bide onetik goaz. Asteburu honetan ere eskeiniko diogu tartetxo bat lan honi.