Ihauteriak gainean ditugu eta hori nabaria da. Aurreko asteburuan, Txapeltxinekin batera, torrada lehiaketa izan genuen Aretxabaletan, eta Gaztelekuak ezin izan zuen kale egin.
Herriko torrada onena prestatzeko asmoarekin ekin genion arratsaldeari eta gerturatu ziren gazteekin sukaldatzen hasi ginen. Torrada goxoak prestatu genituen dudarik gabe eta lehiaketan parte hartu genuen. Lehiaketako emaitzak irten zirenean… Gaztelekua hirugarreeeennnnnnn!!!! Zer nolako poztasuna!!
Giro aparta izan genuen herrian eta arratsalde bikainaa izan zen.