Ostiralero gaztelekuko sukaldean sartuta sukaldatzen egon ondoren eta hainbat afari zein bazkari prestatu ostean, bagenuen garaia Gaztelekuan pintxo lehiaketa bat antolatzeko.
Gazteek, 4-5 pertsonako taldeak sortu eta Maiatzeko larunbatetan pintxo ezberdinak egin beharko ditugu. Astebururo zerbait ezberdina prestatu beharko da.
Aurreko larunbatean, hau da, maiatzak 2an, pintxo hotzen unea izan zen. Talde bakoitzak, pintxo hotz bat sortu eta prestatu behar izan genuen eta ondoren, Aretxabaletako plazan aurkeztu ziren.
Bertan zegoen jendea izan zen epailea eta eginiko jakiak probatu ostean botoa eman behar izan zuten.
Hainbat atxabaltar gerturatu ziren dastatu eta ondoren botoa ematera.
Datorren asteburuan, pintxo beroen momentua izango da. Animatu eta gerturatu larunbatean plazara pintxoak probatu eta zuen botua emateraaaa