KONTZIENTZIA ETA AHALDUNTZE ASTEBURUA….

Asteburu jendetsua bezain lasaia izan dugu.  Larunbatean, Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna zela eta gaztelekuan lanketa berezia egitea pentsatu genuen. Horretarako, duela pare bat urte irten zen Bizentaren Lumak mahai jolasa erabili genuen 20 bat gazterekin. Lanketa feminista egin dugu eta mikromatxismoaz hausnartzeko tartea hartu dugu. Hezkidetza gure balioa den einean egungo egoeraren aurrean gazteak kontziente izateko!!

Oso gustora aritu ginen udazken giroaz gozatzen!

LAOS ETA VIETNAM-era JOAN ETORRIA!!

Pasa den asteburua, hotza bezain jendetsua izan da gaztelekuan. Sukaldaritza, jolasak eta betiko giro goxoaz gain gure koordinatzailea den Leirek udako oporretako bidaiaren kronika egin zigun gaztelekuan. Ekialdeko kultura eta alderdi ezberdinak ekarri zizkigun larunbatean atxagaztera. Gazte pila bat egon ziren entzuten eta parte hartzen!! Ekintza bikaina da eguraldiari aurre egin eta buruak aberasteko!!

 

PAINTBALL, SORGINGUNEA … ASTEBURU PAREGABEA NEGU GIROAN!

Asteburu berezia izan genuen azkena. DBH1 eta 2 mailako gaztetxoekin Paintball irteera egin genuen. Larunbatean irten bazkaldu eta ekintzaren ostean, otazako Sorgingurena pasa genuen gaua. Eskoriatzako gaztelekuko gazteekin batera joan ginen eta gauza pilla egin genituen, ostoekin joalastu, sukaldaritza, mahai jolasak…

Elkar gehiago ezagutzeko ere balio izan digu eta nola ez ondo pasatzeko eta neguari hasiera ezin hobea emateko!!

Errepikatzeko moduko ekintza!!

UDA GIROA URRIAN!

Asteburu bikaina izan da, eguraldi ederra aprobetxatzeko larunbatean Murura joan ginen DBH1 eta DBH2ko gazteekin. Atxabaltatik oinezean irten eta ordu eta erdian puntan geunden. Bertan argazki dexente atera ostean eta naturaz gozatu ostean Gaztelekura jeitisi ginen eta San Migel egunean sobran geratu ziren txistorrak eta sagar zumoa dastatu genuen. Goiza ondo aprobetxatu genuela argi dago 😉 

GorA San MigElAk!!!!!

Ohiturari jarraituz Atxabaltan San Migeletan gaztelekutik ere plazara jeitsi gara.

Buru-handi, txaranga eta erraldoiekin batera herriko jai giroan parte hartu genuen azken hiru urteetan bezala!!… Gaztetxoenekin talo txistorra eta sagar zumuakin edertu ibili giñen!!

GORA SAN MIGELAK GORA ATXABALTAKO GAZTELEKUA!!