Quantcast

Sailkatugabeak

Duru eta Aloña aldea

Sasoia amaitu arte ezin esango dugu elur urtea ote den aurtengoa, baina joan den asteko elurtea ikusita ondo samar doala esan liteke. Urrutira joan beharrik ez dagoela eta, ostiraletik hona demaseko jendetza ibili da gure mendietan, paseoan eta eskiatzen. Gosea, elur-gosea dagoela! Hona hemen aste honetan Duru eta Aloña aldean egindako argazki sorta.

Aloña

Badira bi urte elur gutxi egiten duela gure bailaran. Iaz gutxi egin zuen, eta aurten are gutxiago. Urtetik urtera gutxiago egiten duela esan liteke. Urbia eta Aizkorri izaten dira mendizale askoren jo muga etxetik irten gabe elurraz gozatzeko. Aloña ere bai, jakina. Aloñak, gainera, badauka abantaila bat beste toki batzuen aldean: inor gutxi ibiltzen dela, […]

Maritxu Kajoi 2009-2021

Azken urteotako gorabeherak atzean utzita, badator Maritxu Kajoi berriro ere. Aurten beti moduan jai handia izango da Arrasaten urriaren 7an, eta urteroko moduko jendetza izango da Arrasateko kale eta tabernetan. Parrandazaleek ez dute txanda pasa egingo, ez horixe. Bitartean hemen dituzu 2009-2021 urteetan Maritxu Kajoi egunean egindako argazkietako batzuk, kuskuseatu nahi baduzu ere.

Felipe eta Martin

Felipe eta Martin, biok ere, mendizaleak dira, mendian ibili zaleak. Felipek eskarmentu handia dauka mendian, eskalatzen eta mendiko espedizioak antolatzen. Felipe mendi gidari profesionala da. Martin, berriz, hasi berria da mendian, eta oraindik ez daki zer egingo duen bizitzan. Felipe eta Martin mendi gidari ibili dira, elkarrekin ibili ere, aurtengo Urmugaren Urtantan. Hogeitaka lagun gidatu […]

Urmugaren Urtantako jendea

Azken bi urteotan Urmuga egitasmoak Euskal Herriko mendiak eta musika uztartu ditu ia hogei egunez. Aurten, ordea, ekitaldia laburragoa izan da. Urmuga elkarteak, Mendiak eta Herriak enpresak eta Et Incarnatus Orkestrak osatua, eta Elkano fundazioak Urtanta jaialdia antolatu zuten hiru egunez uztailaren amaieran. Aurtengo ekitaldian mendiak, musika eta itsasoa uztartu ditu Urmugaren Urtantak, bai eta […]

Urmugaren Urtanta

Aspaldiko bi urteotan Urmuga egitasmoak Euskal Herriko mendiak jendez eta musikaz bete ditu ia hogei egunez. Aurten, ordea, ekitaldia laburragoa izan da. Urmuga elkarteak eta Elkano fundazioak Urtanta jaialdia antolatu zuten uztailean, Urmugaren Urtanta hain zuzen ere. Pasai Donibanen hasi eta Azkaine herrian amaitu zen Urtanta, Hondarribiatik pasatu ondoren. Itsasoa, mendiak eta musika izan dira […]

Txindoki 2022

Txindoki gure bailaratik gertu samar dugu: Oñatitik Larraitzera, adibidez, ordubete eskas dago eta bidea ona da. Hala ere, ez da gure bailarako mendizaleek gehien bisitatzen duten mendietako bat. Ez da zaila igotzen, baina aldapa pikoa du, oso pikoa. Aldian behin igo ohi dugun mendia izateaz aparte, Txindokik badu xarma berezi bat oso ikuspegi politak dituelako. […]

Andarto

Gure bailarako mendi ezagunetako bat da Andarto. Zaraiako mendilerroan dago, Degurixa gainean, Aretxabaleta eta Oñatiren arteko mugan. Urteko edozein sasoitan joanda ere, beti bilatu daiteke bide berri bat bertara iritsi eta tontorrera igotzeko. Felipe Uriartek harkaitzez harkaitz igotzea maite du, bide berriak urratuz eta ezagutuz. Hemen duzu 2020ko abenduan Andarton egindako argazki sorta txiki bat. […]

Belarretan

Dagoeneko hasita daude gure bailarako baserrietan belarra ebaki, sikatu eta batzeko lanak. Zer eguraldi egiten duen aurreratu edo atzeratu egiten dira, jakina. Eta, gaur egun, makinak erabilita askoz samurrago egiten diren lanak dira. Oñatin hainbeste baserri egonda, garai honetan ohikoa da zelai denetan mugimendua sumatzea, jendea belar lanetan ikustea, alegia. Argazki hauek Goiko Bentan eginda […]

Behorrak

Maiatzean hasten da Oñatin aziendak beheko larreetatik Aloña eta Urbia aldera eramateko sasoia. Bailarako beste herrietan Degurixa, Kurtzebarri, Alabita edota Jarindo aldera eramaten dute abeltzainek ganadua. Ardiak, behiak eta zaldiak izaten dira gehienbat, inoiz ahuntz-talderen bat ikusten bada ere. Behorrak beti bazkatu izan dira gure basoetan, baina aspaldian moxalen prezioak gora egin duela eta, ugaritu […]