Quantcast

Maritxu Kajoi 2013

Sustrai sakonak dauzka Maritxu Kajoi egunak Arrasaten, festa berria izanda ere. Aurten Maritxu Kajoiko komisiño berritua, gaztea, aritu da jaia antolatzen. 1977 urtean sortuta, aurten ere kaleek gainezka egin dute, jendearen emana handia izan da eta. Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma.

Aurreko argazki bildumak:
Arrasateko ikuspegiak
Musakola auzoa
Bedoña auzoa
San Andres auzoa
Graffitiak
Maritxu Kajoi 2009-2012

Hurrengo argazki bilduma: Arrasate pintoreen begiradapean

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude