Aurkeztu behar?

Asel Luzarraga dut izena, hainbat aurpegitako puzzle osatugabea. Zorionez, gehienentzat ez naiz inor. Zorionez, diot, inor ez izateak askatasun askoz handiagoa ematen duelako nahi duzunaz idazteko, baten batek zutaz espero dezakeenari ezaxolati. Berez munduko langileena ez izanik, gorputzak eskatu ahala eta aldarteak agindutako gaiaz idazteko asmo batere ez irmoa dut. Kontxo, neu ere blogaria naiz!

(Blogaren buruko marrazki libre eta jatorragatik, ostabere, eskerrak eman behar dizkiot Xabi lagun handiari. Beti geratzen naiz zorretan zurekin! Eta lapurtzen uzten dizkidan argazkiengatik, Martari, zelan ez!)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude